HERRI KIROLAK/AIZKORA
Herri kirol jaialdia Zigoitian
Herri kirol jaialdia lehiatu zen pasa den igandean Ondategiko pilotalekuan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bertan, Urrezko Aizkolari Kopako azken jardunaldia, Aizkolari gazteen binakako txapelketako finalerdia eta emakumezkoen trontza ekitaldia jokatu ziren Arabako herrian.
Aizkorari dagokionez, Urrezko Kopako finalerdian lau aizkolari neurtu ziren finalerako txartela eskuratu asmoz: Txomin Amundarain, Oihan Larretxea, Luis Polanco eta Luis Txapartegi.
Abenduaren 31n Asteasun jokatuko den Urrezko Aizkolari Kopako finaleko lau finalistetatik hiru ezagunak ziren ordurako (Xabier Zaldua, Julen Olano eta Oier Kañamares IV.a) eta igandeko saiotik aterako zen laugarren finalista. Kanporaketetan bigarren izan ziren Txomin Amundarain, Luis Polanco eta Luis Mari Txapartegirekin batera, eri zegoelako aritu ezin izan zuen Ohian Larretxea aritu zen lehian, esan bezala. Azkenean, Luis Txapartegi (4´41´´ eta 4´48´´) sailkatu zen Urrezko Aizkolarien Kopako finalera, Ondategin jokatutako azken sailkapen proba irabazi eta gero. Txomin Amundarainen denborak 5´04´´eta 5´10´´ izan ziren eta Luis Polancorenak berriz, 5´38´´eta 6´20´´.
Bestalde aizkolari gazteen binakako txapelketako kanporaketa ere jokatu zen, non hiru bikotek parte hartu zuten: Xaban Kañamares-Oier Larretxea, Ibai Soroa-Axel Larrañaga eta Unai Zabala-Markel Zapirain. Bigarren finalerdi honetan Ibai Soroa eta Axel Larrañaga denborarik onena eginda sailkatu ziren finalera, non Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia Basozabal izango dituzte arerio.
Aizkolari Gazteen Binakako Txapelketako bigarren finalerdiko emaitzak:
Ibai Soroa eta Axel Larrañaga: 10´35´´ (erloju kontra 2´36´´eta azken proban 7´59´´)
Unai Zabala eta Markel Zapiain: 11´59´´ (erloju kontra 2´21´´ eta azken proban 9´38´´)
Xuban Kañamares eta Oier Larretxea: 13´01´´ (erloju contra 3´17´´ eta azken proban 9´44´´)
Azkenik, emakumeen trontza ekitaldia ere egon zen Zigoitiako jardunaldian. Ruth Linazak eta Jone Elorzak, Maider Etxezabal eta Garbiñe Lopez de Uralderen kontra neurtu zituzten indarrak.
Emakumezkoen Trontza: Lana 12/54¨¨
Garbiñe Lopez de Uralde eta Maider Etxezabalen denbora 6´55´´
Ruth Linaza eta Jone Elorzaren denbora 7´05´´
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
23 urterekin bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela
Beti Gazte eta Gaztedi irabazle, bigarren jardunaldian
Lesakarrak, emakumezkon 240 kilotan, eta Gaztedi, gizonezkoen 320 kilotan
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa bihar Laukizen
Txapelketako bigarren jardunaldia izango da bihar, larunbata, Laukizen, 17.00etan