HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Herri kirol jaialdia Oñatin
Herri kirol jaialdia jokatu zuten igande eguerdian, Oñatiko Foruen plazan
Gizonezkoen aizkorari dagokionez, lau bikote gazte lehiatu ziren eta horietako hiru pasa dira Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalera. Emakumezko bi aizkolari ere aritu ziren nor baino nor gehiago. Azkenik, bi harri-jasotzailek ere erakustaldia eskaini zuten.
23 urtez azpiko gizonezko zortzi aizkolari izan ziren Oñatiko plazan, eta horiek bi multzotan banatu zituzten: batetik, Basozabal eta Larrea bikotea Ezpeleta eta Zabalaren aurka lehiatu zen; eta bestetik, Zelai IV eta Suharri bikoteak Kañamares anaiak izan zituen aurkari.
Bi probetan aritu ziren elkarren aurka –erlojupekoa eta lau enborren mozketa–, eta azkenean Suharri eta Zelai IV bikotea, eta Basozabal eta Larrea izan ziren irabazleak. Bidenabar, multzo bakoitzaren irabazleak ere Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen.
Irabazi ez zutenek –Kañamares IV eta Kañamares V, eta Ezpeleta eta Zabala– haien artean neurtu ziren eta Ezpeletak eta Zabalak eskuratu zuten finalerako hirugarren eta azken pasea. Kañamares anaiak aldiz txapelketatik at gelditu ziren.
Emakumezkoen artean Maika Ariztegi eta Itxaso Onsalo lehiatu ziren. Ariztegik eskuratu zuen garaipena bere lana 5 minutu eta 10 segundutan amaituta, Onsalok minutu bat gehiago behar izan zuelarik. Horrela Maika Ariztegi eskuratu du finalerako txartela, dagoeneko sailkatuta zeuden Irati Astondoa eta Nerea Sorondorekin batera.
Harri jasotze lanetan Urdax Magunazelaia izan zen garailea, 4.225 kilo jaso zituen eta bere aurkariak 3.375 kilo.
Igandeko probaren aurretik dagoeneko biak zeuden finalerako sailkatuta (Xabier Peñagarikanorekin batera), halere, Oñatin lehiatutakoak finala jokatzeko ordena zehazten lagundu zuen.
Gaztedik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Laukizko taldea emakumeetan nahiz gizonetan nagusitu da
Mikel Lopetegi “Urra”, laugarrenez txapeldun harri txikiekin
Xabat Olaizola bigarren sailkatu zen, Izeta IV.a hirugarren eta Iraitz Arruti laugarren
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa irabazi du Josu Marturetek
Euskal Herriko txinga-eroate txapelketan berriz, Kerman Perez de Heredia arabarra nagusitu zen