HERRI KIROLAK/AIZKORA
Herri kirol jaialdia igandean Oñatin
Igande eguerdian, 12.00etan, aizkolariak (gizonezko gazteak eta emakumeak) eta harri-jasotzaileak Oñatiko Foru Plazan
Gizonezkoetan, 23 urte azpikoek gazte mailako Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatuko dute. Neurketak honakoak izango dira: Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Julen Larrea III.a Ioritz Gisasola Zelai V.a eta Suharri Rodriguez-en aurka. Bigarren neurketan Hodei Ezpeleta eta Unai Zabala arituko dira Oier Kañamares IV.a eta Kañamares V.aren aurka.
36 enborreko lana izango dute aurretik bi modalidade ezberdinetan, sei enbor erlojuaren aurkakoan eta besteak iraupeneko neurketan.
Gazte mailako (23 urtez azpikoak) kategoriako finalean (martxoak 7, Azpeitiko Izarraitz frontoian, atsaldeko 18:30tan) arituko diren hiru bikoteak zeintzuk izango diren erabakiko da Oñatiko norgehiagokan, lehiatuko diren lau bikoteetatik hiru sailkatuko direlarik. Sailkapena lortzeko lehiaketa sistema honakoa izango da: bina bikoteko bi talde lehiatuko dira haien artean, talde bakoitzaren garailea finalerako sailkatuko delarik zuzenean. Hirugarren finalista erabakitzeko, talde bakoitzeko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte indarrak eta onenak azken txartela eskuratuko du.
Emakumezkoetan, Urrezko Aizkolarien banakako seigarren jardunaldia lehiatuko da non Maika Aristegi eta Itsaso Onsalo izango dira aurrez aurre. Dagoeneko Nerea Sorondo eta Irati Astondoa sailkatuak daude finalerako eta Oñatin erabakiko da nork eskuratuko duen finalerako hirugarren eta azken txartela. Emakumezkoen txapelketa honetan, lau aizkolari ari dira lehian: Nerea Sorondo beratarra, Itxaso Onsalo aresoarra, Maika Ariztegi iturendarra eta Irati Astondoa bizkaitarra.
Harri-jasotzaileen Urrezko Txapelketa ere izango da eta Aimar Galarraga eta Urdax Magunazelaia arituko dira nor baino nor. Erabiliko dituzten harriak 175 kiloko koadroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola dira.
Martxoko finalerako sailkatutako hiru bikoteak jada erabakita daudelarik, Oñatin ezbaian dagoen bakarra sailkapen orokorrean ahalik eta gorago gelditzea izango da, izan ere, puntu gehien bildutakoak geroago hasiko ditu bere lanak finalaren egunean (hirugarren sailkatua lehena arituko da finalean, bigarrena finalean ere bigarren eta sailkapen orokorrean aurreneko postuan geratzen dena azkena izango da finalean).
Oñatiko jardunaldiaren faltan, Urrezko harrijasotzaileen sailkapen orokorra honela dago: Xabier PEÑA 4.175 k.; URDAX Magunazelaia 3.800 k. eta Aimar GALARRAGA 3.350 k. Txapela eskuratzeko borrokatik at Iñigo Eizagirre “EIZA” 3.300 k. eta Julen DIAZ 2.525 k. geratu dira.
Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran garaile, Euskal Herriko trontza misto txapelketan
Bigarren Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena sailkatu ziren eta Sela Goñi eta Jesus Goñik osatu zuten podioa
Jokin Eizmendik irabazi du Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa
Iñigo Eizagirre izan da bigarren, Jon Unanue hirugarren eta Aimar Galarraga laugarren
Mikel Larrañagak irabazi du Gipuzkoako Aizkora Txapelketa
Azpeitiarraren ondoren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Eneko Otaño beizamarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra