HERRI KIROLAK
Herri kirol jaialdia igandean Erdoñanan
Emakumezkoen eta gizonezkoen txinga eroate eta lasto jasotze txapelketak jokatuko dituzte igande honetan, azaroak 29, Arabako Erdoñana herrian, 12:00etatik aurrera. Emakumezkoenak lehiatuko dituzte lehenengo, eta jarraian gizonezkoenak.
Emakumezkoen txinga eroatekoan hiru bizkaitar lehiatuko dira. Ane Urresti, Nerea Egurrola eta Garazi Arruti arituko dira lanean. 25 kiloko bi txinga (bana eskuko) denbora mugarik gabe ahalik eta distantzia luzeenean eraman beharko dituzte. Ane Urresti estrainekoz arituko da txapelketa batetan baina bere aurkariak aldiz asko ibiltzen dira txinga eroaten, eta marka politak dituzte biek.
Gizonezkoenean, berriz, zazpi izango dira parte hartzaileak: Javier Urresti, Kerman Perez de Heredia Arbigano, Jon Beobide Ramirez, Eloy Salterain Azkarate, Mikel Zenitagoia Apraiz, Iker Goldarazena Pabollet eta Imanol Martin Muxika.
Horiek 50 kiloko bi txinga (bana eskuko) denbora mugarik gabe ahalik eta distantzia luzeenean eraman beharko dituzte. Kirolariak binaka arituko dira. Aurtengo urtea ez ohikoa denez, ez dakite bakoitza zelan entrenatu den eta ze mailan egongo den, baina azken urteotako txapelduna den Perez de Heredia da faboritoa eta ez da ezustekorik espero.
Azpimarratzekoa da, Urresti aita-alaba ondarrutarrek txapelketan parte hartuko dutela. Javier Urrestik eskarmentu handia dauka herri kirol erakustaldietan zein txapelketetan, 2010ean etenaldia egin zuen arte, txinga eroateko txapelketetan 25 bat urtez aritu baita urtero-urtero. Ane alaba iaz hasi zen eurekin sokatiran, eta beretzat txinga eroateko lehen txapelketa da aurtengoa. Txinga eroateko erakustaldiak eginak ditu, eta aurten txapelketan parte hartzera animatu da Ane, txapelketa mundua gertutik ezagutzeko.
Lasto-jasotze Txapelketan aldiz, lau gizonezko (Andoni Elizondo, Ion Lapazaran, Beñat Amade eta Ion Loiola) eta bi emakume (Ruth Linaza eta Garbiñe Lopez de Uralde) arituko dira nor baino nor gehiago aurtengo txapelaren bila.
Geuresport aldizkariaren 22. alea
Argitalpen honek 2018ko ekainetik hilabetero jorratzen du Herri Kirolen mundua
Urrezko aizkolari eta harrijasotzaileen finalak martxoaren 7an
Binakako Aizkolari Txapelketako finala, Emakumezkoen Aizkolari Binakako Txapelketarena eta Urrezko Harrijasotzaileena jokatuko dira Azpeitian
Euskal Herriak beste hiru domina eskuratuta amaitu da Munduko Sokatira Txapelketa
Munduko Txapelketan euskal taldeek orotara 8 domina lortu dituzte eta Euskal Selekzioak 6.