HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Herri kirol jaialdia Eskuernagan
Asteazken honetan lehiatu da aizkora eta harrijasotze txapelketetako jardunaldi berri bat Eskuernagan (Araba)
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan, Hodei Ezpeleta-Goizeder Belza, Oier Kañamares-Xuban Kañamares eta Juan Jose Lopez Azpilikueta-Iban Resano bikoteak aritu ziren nor baino nor gehiago binakako aizkolarien lehenbiziko jardunaldian. A taldekoak izan ziren lehen egunean lana egin zutenak.
Oier eta Xuban Kañamares azkarrenak izan ziren lanak amaitzen, guztira 19 minuto eta 31 segunduko denbora eginda (kolpeka 1´07´´, erloju kontra 59´´, abiaduran 3´31´´ eta azken proban 13´54´´). Atzetik, Azpilikueta eta Resano sailkatu ziren 21 minuto eta 32 segunduko denborarekin (kolpeka 1´03´´, erloju kontra 1´16´´, abiaduran 3´34´´ eta azken proban 15´39´´). Hirugarrenak Ezpeleta eta Belza izan ziren, 21 minuto eta 50 segundo baliatu zituztelarik enborrak mozteko (kolpeka 50´´, erloju kontra 1´14´´, abiaduran 3´47´´ eta azken proban 15´56´´).
Harrijasotze lanetan berriz, Beñat Telleriak irabazi zuen banakako Urrezko Txapelketako lehen jardunaldian. A taldeko harrijasotzaileak aritu ziren, kopa, kubika eta bola harriekin bi minutuko txandetan. Irabazlea Beñat Telleria izan zen, orotara 63 jasoaldi eginda (31 kopari, 15 kubikoari eta 17 bolari). Bigarrena Gorka Etxeberria izan zen 58 jasoaldirekin (30 kopari, 14 kubikoari eta 14 bolari) eta hirugarren geratu zen Iker Zubizarreta, 55 jasoaldi eginda (27 kopari, 14 kubikoari eta 14 bolari).
Hurrengo herri kirol jaialdia Ribabellosan jokatuko da datorren igandean, urtarrilak 10, eguerdiko 12:00etan hasita, non B taldeetako kirolariak arituko diren lanean. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan, Julen-Olano-Luis Polanco, Ibai Soroa-Txomin Amundarain eta Suharri Rodriguez-Jokin Urretabizkaia “Basozabal” bikoteak neurtuko dira. Urrezko Harrijasotze Txapelketari dagokionez (zortzi arroako hiru harri), Iñigo Eizagirre, Hodei Iruretagoiena, Inhar Urruzuno eta Jon Gisasola “Zelai V.a” arituko dira lanean.
Gipuzkoako Azkartasunezko Sega txapelketa jokatu da Zizurkilen
Alaitz Imaz hernialdetarra eta Julen Gabirondo urnietarra izan ziren garaileak
Sherpa.ai Binakako Txapelketako finalak jokatu ziren Azpeitian
Lehen mailan, Txikia IV.a-Atutxa eta Zelai III.a-Ansorregi izan ziren garaile eta Promozio mailan berriz, Julen Kañamares eta Pellejero
Gaztedi Ak jantzi du 560 kiloko txapela
Hirugarren eta azken jardunaldian berriro ere irabazita, kategoriako txapela merezimendu osoz jantzi zuten