HERRI KIROLAK
Heri kirolak nagusi astebukaeran: sokatira eta aizkolari txapelketak
Argazkiak: egursport.com
Astebukaera hontan, Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Nagusia lehiatu da larunbatean Bilbon eta Bizkaiko Goma Gaineko Txapelketaren finala izan zen igandean Mungiako frontoian.
Larunbatean bilbon, Santo Tomas egunean Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatu zen eta txapela Aitzol Atutxak jantzi zuen, bere lana 25 minutu ta 45 segundutan egin ta gero. Bigarrena Julen Larrea izan zen 29 minutu eta 47 segunduko denborarekin. Hirugarren postua Hodei Ezpeletarentzat izan zen (32´45´´), laugarren David Naredo sailkatu zen (33´42´´), bosgarren Beñat Lekue (34´56´´) eta seigarrena Xabier Garcia “Utxu” (37´09´´).
?Amets ugari, bizitza bakarra!
No sueñes tu vida , vive tu sueño! ? ?13 .en aldiz bizkaiko txapeldun, ederra atzo bilbon santomas egunez bizitako giroa. ?#herrikirola #aizkolaria #bilbo #santomas #carwagen4x4 @bilbao_udala @bilbaoturismo @elcorteingles pic.twitter.com/SjZChkozb6— Aitzol Atutxa (@Atutxall) December 22, 2019
Igandean Mungian, 12tan hasita, Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa Finala lehiatu zen eta ekitaldi honetan Muruetak irabazi bazuen ere, sailkapen nagusiaren lehenengo postua Gaztedi Gizonak eskuratu zuen, guztira 13 puntu pilatuta.
Aurretik, Gizonezkoen 640 kilotan Sokatirako Bizkaiko Txapelketako bi jardunaldi lehiatuak ziren, eta Mungian jokatutako honakoa hirugarrena eta azkena izan zen, finala alegia.
Lehenengo jardunaldia Laukizen lehiatu zen, abenduaren 1ean, eta ordukoan honakoa izan zen sailkapena: Gaztedi Gizonak 5 puntu, Goiherri 4 puntu, Murueta 3 puntu, Abadiño 2 puntu eta Gaztedi neskak puntu bakarra.
Bigarren jardunaldian, Ispasterren abenduak 15ean, sailkapenan aldaketak eman ziren: Gaztedi Gizonak 5 puntu, Murueta 4 puntu, Goiherri 3 puntu, Abadiño 2 eta Gaztedi Neskak 1.
Hirugarren jardunaldian, Mungian pasa den abenduaren 22an, Muruetak eskuratu zuen lehenengo postua 5 punturekin, bigarren Goiherri izan zen4 puntu bilduta, hirugarren postua Gaztedi Gizonak 3 puntu, laugarren Abadiño 2 puntu eta bosgarrena Gaztedi Neskak puntu bakarrarekin.
Beraz, Bizkaiko Zortziko Sokatira Txapelketaren sailkapen nagusian Laukizko Gaztedi mutil taldeak batu zituen puntu gehien, guztira 13. Bigarren, Murueta (12 puntu), eta, ondoren, Goiherri (11), Abadiño (6) eta Gaztedi Neskak (3).
Beti Gazte talde lesakarraren garaipen boladak ez du etenik
Gizonezkoen 680 eta 640 kilotako kategorietan zein emakumezkoen 540koan jantzi ditu Euskal Herriko txapelak
Abian da Goma gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa
Larunbat honetan hasita, Getxon jokatuko dituzte zazpi kategorietako txapelak martxoko asteburu guztietan
Beti Gazte txapeldun Nafarroako sokatira txapelketa mistoan
Lesakako zortzikotea nagusitasunez gailendu zitzaien Txantrea, Antsoain eta Berriozarri