FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Hemen dugu IX. Euskal Herria Kopa

2019/02/23

Atzo egin zen 2019ko IX. Euskal Herria Koparen aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian. 

Bertan izan ziren,  Euskal Herria Kirolaren izenean, Garazi Muniain eta Kike Zurutuza; Garbiñe Etxeberria, Realeko koordinatzailea; Yasmin Marquez, San Ignacioko jokalaria; Olatz Areitio, Eibarko jokalaria; Oihane Hernandez, Athletic Clubeko jokalaria; Naia Vallejo eta Laura Borezo, Alaveseko jokalariak; Sara Barbosa, Bizkerreko jokalaria; Esti Elduaien, Azpeitiako alkate-ordea eta Iñigo Arregi, Lagun Onak taldeko presidentea.

Lehiaketa GUREA! leloarekin jokatuko da, Euskal Selekzioaren irudian laburbiltzen delako ekimen honen norabidea: Euskal Herria, lurraldetasuna eta kirola. Euskal herritar guztien ordezkari eta kirolarien joko eremua, gure izaerarekin batera kirolean ere aritzeko aukera eta beharra adierazi eta aldarrikatu nahi dugu GUREA! leloarekin.

Euskal Herriko futbol talderik onenak lehiatuko dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.

Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.   

 

 

 Patida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

Lehen faseko partidak Liga amaitu ondoren hasiko dira, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran. Final-erdiak ekainaren 8 eta 9an jokatuko dira, eta finala abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldearen Garmendipe zelaian.

Azpeitian jokatuko da, hain zuzen, Lagun Onak futbol taldea sortu zeneko 75. urteurrena ospatzen delako 2019. urte honetan. Lagun Onak taldearen presidente Iñigo Arregik esan zuen ohorea dela 75. urteurrenean ekimen hau beraien zelaian jokatzea, emakumezko futbolaren bultzada dakarrelako eta horretan protagonista ere sentitzen direlako. Esti Elduaien Azpeitiko alkateordeak ere eskerrak eman zizkien antolatzailei, klubei eta jokalariei, emakumezko kirola berez moda kontua ez delako, eta adierazi zuen finalaren egun horren arrakastarako beren esku dagoen guztia egingo dutela.

Jokalariek eta klubetako ordezkari guztiek aipatu zuten ekimen honetan parte hartzeak ematen dien ilusioa, holako ekimenen garrantzia ere gogorarazi zuten eta azpimarratu zuten, denek azpimarratu ere, finala jokatu eta irabazteko asmoarekin lehiatuko direla.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.

→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Aurrera doa Aurrera Emakumezkoen kopan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena...

Asteburuko emaitzak: Osasuna eta Aurrera, hurrengo fasera

Asteburu honetan lehen faseari dagozkion bi partida jokatu dira EHko Emakumezkoen III. Futbol koparen baitan. Abantok Osasuna hartu zuen etxean larunbatean, eta 2-3ko emaitzarekin nagusitu ziren gorritxoak. Bestalde, igandean, Aurrera de Vitoria erraz gailendu...

Lehen eta bigarren postuak EHko selekzioarentzat

Lehen eta bigarren postuak EHko selekzioarentzat

RUGBYA   Lehen eta bigarren postuak lortu zituen Euskal Herriko selekzioak Bretainian jokatutako "Emakumea melean" nazioarteko txapelketan. Sub 18ko taldea bigarren geratu zen eta Seniorrak garaile izan ziren Rennes-en aurka irabazi ostean. Bretainiako Châutelin...