IGERIKETA
Hegoaldeko igeriketa txapelketa guztiak ezerezean geratu dira
Hego Euskal Herriko igeriketa txapelketa guztiak bertan-behera geratu dira
Iragan martxoaren 11an, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak euskal kirol-federazioen mendeko txapelketa guztiak etetea erabaki zuen, COVID-19aren kutsatzeak eta hedapena saihesteko asmoz. Beraz, berriro abisatu arte, bertan behera geratu zen euskal kirol federatu guztia.
Egun horietan, Euskadiko Igeriketa Federazioak, Euskal Herriko neguko senior zein junior 19-20 Txapelketa bertan behera utzi eta Euskal Herriko Waterpolo Ligak atzeratzea erabaki zuen.
Aurrerago, jada apirilaren erdialdean geundela, osasun-larrialdiak sortutako egoerari buruzko bilera burutu zuen Federazioak.
Bertan, Euskal Federazioaren, Nafarroako Federazioaren eta Euskal Herriko ligetan parte-hartzen duten kluben arteko bideokonferentzia burutu zen, azken hauen egoera ezagutzeko eta osasun-larrialdiak eragin dituen azken albisteei buruz berri emateko.
Orain, atera berri duten oharrean jakitera eman dutenez, Hego Euskal Herriko lehiaketa guztiak bertan behera uztea erabaki dute.
Euskadiko Igeriketa Feerazioak dioenez, COVID-19k eragindako egoera eta pairatzen ari garen ziurgabetasun sanitario eta soziala ikusita, 19-20 denboraldi honetako Euskal Herriko lehiaketa guztiak bertan behera uztea erabaki da, edozein kirol-modalitatetan, eta Nafarroako Igeriketa Federazioaren oniritziarekin.
Bestalde, bigarren ohar bat kaleratu du Euskadiko Igeriketa Federazioak, kirolari federatuek entrenamendurako baimena eskuratzeko protokoloaren berri emateko.
Izan ere, Espainiako Federazioak jakitera eman du goi mailako kirolariak eta federatuak Leverade plataforman banaka sartu ahal izateko eta federazioaren lizentzia dutela frogatzeko jarraibidea.
Kontutan izan behar da, kirolari federatuek egunean bi aldiz entrenatzeko aukera zabaldu berri dela, nahiz eta oraindik mugatuta dagoen, besteak beste, taldean entrenatzeko.
Igeriketa
«Ohorezko Mailan munduko jokalari onenekin arituko gara»
Leioako emakumezkoen waterpolo taldea Espainiako Ohorezko Mailara igo berri da
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz
Leioa Waterpolo Ohorezko Mailara
Leioako neskak bigarren zeuden bere kategorian eta hartu berri den erabakiaren ondorioz igoera lortu dute