EUSKAL PILOTA/ERREMONTEA
Hastear da Sagardoaren Erremonte Txapelketako hamargarren edizioa
Aurtengo Sagardoaren Txapelketa aurkeztu zuten asteartean Petritegi sagardotegian. Ostegunean, martxoaren 5ean, jokatuko dute lehen partida eta finala maiatzaren 9an izango da
Orotara zortzi bikotek hartuko dute parte txapelketan, lauko bi multzotan banatuak eta bikote bakoitzak sagardotegi baten ordezkari gisa lehiatuko da.
Zehazki hauek dira nor baino nor arituko diren bikoteak:
Goikoetxea-Endika (Gurutzeta), Ezkurra II-Zubiri (Larre Gain), Urriza-Arruarte (Bereziartua), Segurola-Ion (Gaztañaga), Matxin III-Azpiroz (Petritegi), Juanenea-Agirrezabala (Altzueta), Aldabe-Barrenetxea IV (Oialume Zar) eta Ansa II-Larrañaga (Setien).
Azpimarratzekoa da, pasa den urtearekin alderatuta bikote guztiak desberdinak direla, iazko irabazleek ere, Segurola eta Endika, bikotea aldatu dutelarik.
Esan bezala, zortzi bikote hauek bi multzo ezberdinetan (A eta B) ekingo diote txapelketari eta multzo bakoitzean lehiatuko den ligaxkaren ondoren lehenengo bi postuetan geratzen diren bikoteak sailkatuko dira hurrengo faserako.
Talde bakoitzean denak denen kontra ariko dira, ostegun eta larunbatetan, eta bi lehenbizikoak sailkatuko dira apirilaren 23tik maiatzaren 2ra jokatuko den finalerdietako ligaxkarako.
Sailkatutako lau bikote hauek beraz lauko beste talde batean lehiatuko dira eta lehenengo biek eskuratuko dute maiatzaren 9an jokatuko den finalerako txartela, iazko formatu berdina errepikatuz.
A taldea honako bikoteek osatzen dute: Goikoetxea-Endika (Gurutzeta), Ezkurra II-Zubiri (Larre Gain), Urriza-Arruarte (Bereziartua) eta Segurola-Ion (Gaztañaga). B taldean aldiz, honakoak: Matxin III-Azpiroz (Petritegi), Juanenea-Agirrezabala (Altzueta), Aldabe-Barrenetxea IV (Oialume Zar) eta Ansa II-Larrañaga (Setien).
Ligaxkek azken urteetako txapelketa guztien formatu berdina jarraituko dute, bikoteek egiten duten tantoaren arabera puntuak emanez. Lau puntu irabazleei, bi 36 eta 39 tanto bitartean egiten dituztenei, bat 32 eta 35 artean geratzen direnei eta zero 32 tantora iristen ez direnei. Pasa den urtean sartu zen berritasuna ere errepikatuko da eta 26 tantora iristen ez denari puntua kenduko zaio.
Ostegun honetan emango diote hasiera txapelketari B multzoko partida batekin, non Matxin III.a eta Azpiroz (Petritegi) Aldabe eta Barrenetxea IV.aren (Oialume Zar) aurka arituko diren.
Ekitaldia arratsaldeko 16:00tan hasiko da lau partida ezberdin egongo direlarik, horien artean Sagardoaren Txapelketako neurketa:
1.- Beñat-Labaka vs Urrutia II.a-Garces
2.- Aldabe-Barrenetxea IV.a vs Matxin III.a-Azpiroz
3.- Zeberio II.a-Zubiri vs Juanenea-Zaldua
4.- Barricart-Aizpuru III.a vs Goikoetxea V.a-Arruarte
Hasi da Emakumezkoen larruzko paleta III. Bizkaia torneoa
Lehen jardunaldiko emaitzak: Martin-Etxaniz 2 Agirresarobe-Landajo 0 eta Galdos-Mendizabal 2 Iturbe-Zulaika 0
Uterga eta Barricartek irabazi dute Iruñerriko erremonte txapelketa
Finalea Ezkurra II.a-Saldias bikoteari 35-31 irabazita
Bizkaia Torneoaren saio bikoitza jokatu zen asteburuan
Ostiralean, Ibarguren-Urrutia 0 Maldonado-Ibai Perez 3, Gaubeka-Gordon 3 Garate-D.Ruiz 0 eta larunbatean Fusto-Del Rio 2 Necol-Cambos 3