ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA

Hastear da Emakumezkoen Basque Country Nazioarteko Txapelketa

by | 2021/11/23

Emakumezkoen Basque Country Nazioarteko Txapelketa jokatuko da Azaroaren 25etik 27ra Euskal Herrian

 

Euskal selekzioa luxuzko anfitrioi izango da, beste lau selekzio absoluturen aurrean neurtuko delarik: Jorge Dueñas bilbotarraren aginduetara aritzen den Brasilgo selekzioa (Panamerikar Jokoen egungo txapelduna), Argentina (txapeldunorde Panamerikar Jokoetan), Finlandia eta Luxenburgo. Hiru egoitzetan jokatu dituzte neurketak, Leioan (Azaroak 25), Berangon (Azaroak 26) eta Eibarren (Azaroak 27), hain zuzen ere. Aurretik, prestaketa partidua egongo da azaroaren 23an Gasteizen.

Euskal Herrian inpaktu handiko txapelketa bat ospatzearekin batera, Euskadiko Eskubaloi Federazioak beste helburu bat landuko du: Euskadiko selekzioen proiekzioa. Izan ere, ekimen honekin Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko urratsak eman nahi dira. Beraz, euskal taldeak selekzio absolutu baten aurrean egiten duen debuta ez bada ere, lehen aldiz arituko da anfitrioi gisa maila horretako nazioarteko txapelketa batean.

Txapelketaren egutegia

Leioa – Sakoneta Kiroldegia Azaroak 25 Osteguna

17.45 Luxemburgo – Brasil

20.00 Finlandia – Euskal Herria

Berango – Berangoko Kiroldegia Azaroak 26 Ostirala

17.45 Luxemburgo – Finlandia

20.00 Euskal Herria  – Argentina

Eibar – Azaroak 27 Larunbata

15.30 Euskal Herria – Brasil

17.30 Argentina – Finlandia

SARRERAK lortzeko:

Leioa: https://vivetix.com/entradas-basque-country-international-womens-cup?s=link#/

Berango: Gonbidapenak

Eibar: http://www.eibareskubaloia.eus/tienda/

STREAMING bidez ikusi ahalko dira hainbat partida:

Finlandia vs Euskal Herria: https://youtu.be/n-CfZq-isKI

Luxemburgo vs Brasil: https://youtu.be/nUauTY7xB0g

Berangoko Partiduak: https://youtu.be/2e79liFuBIo

Euskal Herria – Brasil (Eibar): ETB1

ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA

Eta kirolean zer? PSEren erantzunak

Eta kirolean zer? PSEren erantzunak

PSE-EE: «Errespetatu eta babestu egiten ditugu nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko ekintzak abian jarri dituzten Euskadiko kirol-federazioak»