EUSKAL PILOTA
Hastear da Binakako Emakume Master Cup txapelketa
LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP BINAKAKO TXAPELKETA HASIKO DA LARUNBATEAN
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartuko dute parte urtarrilaren 18an Ataungo Auzoeta pilotalekuan hasiko den Binakako txapelketan.
Abenduaren erdialdera, Lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketa lehiatu zen eta orduan Leire Etxaniz pilota goxoan eta mistoan Miriam Arrillagak jantzi zituzten txapelak Barakaldon, Patri Espinarri (22-13) eta Miren Larrarteri (22-11) irabazita, hurrenez hurren.
Abenduaren 29an aldiz, Laboral Kutxa EITB Master jaialdia jokatu zen Berrizeko udal pilotalekuan. Lau t’erdian, Leire Garai nagusitu zitzaion Mirian Arrillagari eta pilota goxuko binakako neurketan Agirre-Etxaniz bikoteak lortu zuen garaipena.
Erronka berriei atea zabalduta, oraingoan 2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatuko da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.
Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai dira aurtengo binakako txapelketan pilota mistoarekin jokatzea erabaki duten pilotari esanguratsuenetarikoak. 24 pilotarik eman dute izena modalidade honetan aritzeko, hoien artean Nora Mendizabal, Miren Larrarte, Naroa Agirre, Olatz Ruiz de Larramendi eta Amaia Aldai.
Dena den, lehiakide kopuru haundiena bilduko duen modalidadea pilota goxua da oraindik ere, besteak beste, lau t´erdiko azken finalistak Leire Etxaniz eta Patri Espinar, Iera Agirre, Maite Ruiz de Larramendi edo Maider Mendizabal arituko baitira.
Antolatzaileek, urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 29an Irungo Urantzu berrituan bukatuko den lehiaketaren ibilbide-orria ere zehaztuta dute.
Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako jaialdiak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.
Finalak zein finalerdiko jaialdiak ETB1tik zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.
[#HARMAILATIK] Urtarrilaren 18an hasiko da Emakume Master Cup 2020 eta finalak martxoaren 29an jokatuko dirahttps://t.co/OnXibJ2x3G
— Goiena Albisteak (@goiena) January 14, 2020
Larunbatean hasiko da Kutxabank Pala Liga
Larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 9ra arte luzatuko da eta guztira bost bikotek hartuko dute parte
Emakumezkoen eskuz binakako txapelketa berria abian jarri dute
Binakako Txapelketa malgu batek hartuko du bertan behera geratu den Lau eta Erdiko Emakume Master Cup txapelketaren lekua
Josu Irurita eta Javier Oskoz garaile Nafarroako buruz buruko pilota txapelketan
Oberenako Josu Irurita eta Javier Oskoz izan ziren txapeldun, lehen eta bigarren mailan, hurrenez hurren