MENDI LASTERKETAK
Hasiera eman zaio mendi lasterketen 2020ko Rankingari
RANKINGEKO LEHEN LASTERKETAN MIKEL ZABALEGI ETA IRUNE RUIZ DE GAUNA NAGUSITU DIRA
Pasa den larunbatean, ezhoiko lasterketa batekin eman zitzaion hasiera 2020ko mendi lasterketen Rankingari.
Izan ere, Markina-Xemeinen jokatu zen Kalamuako jaitsiera izan zen denboraldia martxan jarri zuen proba. Rankingean, jaitsiera modalitatean jokatuko den proba bakarra izango da Kalamuakoa. Lasterketa zinez ikusgarria izan zen. Ibilbideak ez zuen aitzakiarik eman, eta konturatzerako osatu zituzten korrikalariek araututako 3,6 kilometroak.
Emakumeetan, zazpi izan ziren orotara 700 metroko jaitsierari aurre egin ziotenak. Garailea, Irune Ruiz de Gauna gasteiztarra izan zen. Hala ere, ez zion erreztasunik eman Lexuri Lopez bilbotarrak, helmugan, 28 segundotako tartea besterik ez bait zuten izan helmugan. Hirugarren, Nerea Amilibia korrikalari beteranoa sailkatu zen.
Gizonezkoetan aldiz, Joseba Plaza markinarrak ezin izan zuen iazko garaipena errepikatu. Aurten, Mikel Zabalegi gailendu zitzaion Plazari gutxigatk bada ere, helmugan 12 segundotako tartea baino ez zuten izan haien artean. Podiuma, Pello Gerrikaetxebarriak osatu zuen.
EMAKUMEEN SAILKAPENA
1.- Irune Ruiz de Gauna 14:56
2.- Lexuri Lopez 15:24
3.- Nerea Amilibia 15:34
GIZONEZKOEN SAILKAPENA
1.- Mikel Zabalegi 10:43
2.- Joseba Plaza 10:54
3.- Pello Gerrikaetxebarria 11:20
Rankingeko hurrengo proba, otsailaren 8an jokatuko da Larra-Belaguan (Izaba, Nafarroa). Elu gainean jokatuko den lasterketa izango da, eta 11 kilometroko luzera izango du, ibilbide berdinari bi buelta emanda.
Irteera zein helmuga leku berdinean finkatuta egongo dira, Larra Belagua Ipar Eski Gunean alegia. Izena emateko azken eguna, otsailaren 5a, asteazkena, izango da.
Bestalde, duela egun batzuk Euskal Mendi Federazioak argitaraturiko 2020ko mendi lasterketetako Rankingean eta Euskal Txapelketen egutegian aldaketatxoren bat egon delarik, informazioa eguneratu berri dute egin beharreko zuzenketak txertatuz: Snowrunning lasterketa soilik seinorrentzat eta Agoizko mendi lasterketaren data aldatu eta maila guztietan gehitu da.
⛰?➡️ 2020ko mendi lasterketetako Rankingaren eta Euskal Txapelketen egutegi eguneratuak!
‼ZUZENDUTA
.
⛰?➡️ ¡Calendarios actualizados del Ránking y de los campeonatos vascos de carreras por montaña 2020!‼CORREGIDOS pic.twitter.com/lttC7a2kHA
— Euskal Mendizale Federazioa EMF-FVM (@Emffvm) January 22, 2020
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Probaren bederatzigarren edizioan, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea
Leire Baraibar eta Iñigo Arantzamendik irabazi dute Kobaz Kobako proba nagusia
Artzei Bidean berriz, Amets Aranberri eta Ainara Urrutia nagusitu dira
Nahia Quincoces eta Iñigo Martinez de Albornoz, Causiat Extreme probako irabazleak
Euskal Selekzioak maila bikaina eman zuen Candanchuko hitzorduan