EUSKAL PILOTA
Hasia da Erremonteko Master Torneoa
Erremonteko UTS Komunikazioa Buruz Buruko Master Txapelketari hasiera eman zitzaion atzo Galarretan
Banakako txapelketa izaten da eta hamargarren edizioa beteko du aurten. 2020koan sei erremontistek hartuko dute parte, pasa den urtean bezala: Barrenetxea IV, Urriza, Endika, Ansa II, Azpiroz eta Goikoetxea V (azken hau lesionatuta dagoen Josetxo Ezkurraren ordez arituko da).
Txapelketak eskailera formatua dauka eta orotara bost partidu jokatuko dira, finala otsailaren 8an izango delarik.
Azkeneko Banakako txapelketaren sei pilotari onenak bilduko dira beraz txapela nork eskuratu, eta printzipioz Barrenetxea IV eta Javi Urrizak hasiko dute txapelketa faborito nagusi gisa.
Oriamendi2010 sortu zenetik lehiatzen da txapelketa hau. Koteto Ezkurrak irabazi zituen lehendabiziko bi edizioak 2011n eta 2012an. Ondoren, Urrizaren bi garaipen etorri ziren (2013 eta 2014), Utergak hartu zuen erreleboa 2015ean eta 2016an beste bi garaipenekin eta azken hiru urteetan berriz ere Urrizak menderatu ditu aurkariak.
Atzo jokatutako lehenengo partidan Azpiroz eta Ansa II.a aritu ziren elkarren aurka, eta Ansa II.ak irabazi zion Azpirozi 30-24. Urnietako aurrelaria partidaren hasieran eta amaieran hobeto aritu zen eta tarte hoietan oinarritu zuen bere garaipena. Bost tantoren lehenengo aldea lortu zuen hasieran (9-4) eta abantaila mantentzen joan zen (13-7, 16-10) Azpiroz suspertu eta markagailuan berdinketa jarri zuen arte (20-20).
Azkeneko txanpan ordea berri nagusitu zen urnietako pilotaria 28-21ko aldea hartuta, amaieran 30-24 irabazita finalerdietarako txartela erdietsi zuelarik. Orain, Ansa II.ak Barrenetxea izango du aurrez aurre otsailaren 1ean jokatuko den finalerdian.
Bestalde, Binakako estelarrean, Ezkurra II eta Barrenetxeak 40-23 irabazita mendean hartu zituzten Urriza eta Larrañaga. 15-20 galtzen zeudela sekulako tanto zaparrada egin eta 25-3 partziala lortuta garaipenaren ateak parez pare ireki zitzaizkien.
Larunbatean, urtarrilak 25, lehiatuko da txapelketaren bigarren partida, Goikoetxea V.a eta Endika izango direlarik bata bestearen aurka, eta irabazlea Urrizaren kontra neurtuko da otsailaren 1ean ere.
Plazaz Plazaren jardunaldi bikoitza jokatu zen asteburuan
Emaitzak: Salsamendi-Orbegozo 22 A.Aldai-Oses 13 eta R.Infante 22 O.Ruiz de Larramendi 17
San Fermin Torneoaren finala zehaztu da
Ansa II.a-Larrañaga izango dira Urriza-Aizpuru III.aren aurkariak uztailaren 14ko partida erabakiorrean
Laduche eta Urtasunek irabazi dute Sailkapen Serieen Torneoa
Miarritzen jokatu den txapelketaren finalean Christophe Olha eta Theo Laborderi bi setetan irabazita (15-12, 15-13)