EUSKAL PILOTA
Hasi da Emakumezkoen larruzko paleta III. Bizkaia torneoa
Emakumezkoen larruzko paleta III. Bizkaia torneoa pasa den larunbatean hasi zen, apirilak 10, Bizkaia Frontoian, arratsaldeko 17:00tan hasita.
Lehenengo jardunaldi honetan, Martin-Etxaniz vs. Agirresarobe-Landajo eta Galdos-Mendizabal vs. Iturbe-Zulaika lehiak izan ziren, pilotari gazteenek osaturiko bi bikoteak galtzaile izan zirelarik, nahiz eta maila ona erakutsi zuten.
Aurreneko partiduan, gorriz jokatu zuten Nagore Martin eta Leire Etxanizek 2-0 (12-3 eta 12-2) irabazi zioten bikote urdinari, Uxue Agirresarobe-Maialen Landajori alegia. Markagailuak erakusten duen baino orekatuago eta piloteatuagoa joan zen norgehiagoketa baina tantu guztiak gorrien alde erori ziren ia beti. Urdinez aritu zen bikote gaztea oraindik asko du hobetzeko baina larunbatean erakutsitako mailari jarraipena eman ezkero laster izango dira gainontzeko bikoteen parean.
Bigarren lehian berriz, Leire Galdos eta Maider Mendizabalek 2-0 (12-6 eta 12-9) irabazi zieten Udane Iturbe eta Olatz Zulaikari. Partidu hau ere berdindua izan zen, irabazleek joko ederra erakutsi zuten eta bikote galtzailean Zulaikak sekulako norgehiagoka jokatu zuen.
Hurrengo jardunaldia datorren larunbatean jokatuko da, apirilak 17, honako lehiak izango direlarik: Irazustabarrena-Arrillaga vs. Agirresarobe-Landajo eta Larrarte-Erasun vs Iturbe-Zulaika.
Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa
Sei bikotek jokatuko duten txapelketak guztira lau jardunaldi izango ditu: lehenengoa Larrabetzuko pilotalekuan izango da apirilaren 10ean eta Bizkaia frontoian jokatuko dira hurrengo partidak, apirilaren 17an eta 24an. Finala 30ean jokatuko da.
Emakumeen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa Bizkaia frontoiko Facebook bidez jarraitu ahal izango da, oraindik ez baitago baimenduta gaur egungo kirol ekitaldietan jendeak ikusle moduan parte hartzea. Gainera EITBk finala eskainiko du.
50. Urteurrena Txapelketako azken jardunaldia jokatu da
Juanenea eta Endika finalera sailkatu dira eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a kanpoan geratu dira
Euskal Herriko Pala Txapelketako aurreneko partidak jokatu dira
Etenaldiaren osteko lehenengo jardunaldia jokatu zen uztailaren 4ean eta 5ean, eta hurrengoa datorren asteburuan izango da
Plazandreak Torneoko lehen jardunaldia jokatu zen iragan asteburuan
Olatz Arrizabalagaren kaiolako bi puntuei esker, Reyes Azkoitiaren taldea izan da txapelketako lehen jardunaldiko garailea