HERRI KIROLAK/HARRIA
Harri jasotzeko finalak jokatu zituzten igandean Azpeitian
Egur Sportek antolatutako herri kirol harrijasotze txapelketen finalak jokatu ziren pasa den igandean Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan, bertan Urrezko Harri-jasotze Txapelketaren barruan lau txapel banatu zituztelarik, bat gizonen txapelketa nagusiarena eta hiru emakumeen lehietan: goi mailakoa, hasiberrien mailakoa eta gazteen mailakoa.
Harri jasotzaile guztiek molde bereko lanabesak erabili zituzten, zilindro zaharra, kubikoa eta bola alegia, harri bakoitzarekin bina minutuko txandetan aritu zirelarik
Emakumezkoen txapelketei dagokionez, hamaika lagun aritu dira orainarte lehian eta haietako seik parte hartu zuten finaletan, hiru mailatan banatuta.
Maila nagusian, Karmele Gisasola Zelai III.a eta Lucia Orbe lehiatu ziren 63 kiloko harriekin, eta Gisasola nagusitu zen guztira 61 jasoaldi burututa (24 zilindroari, 13 kubikoari eta 24 bolari), Orbek 56 egin zituen bitartean (20 zilindroari, 13 kubikoari eta 23 bolari).
Hasiberrien mailan, berriz, Lur Errekondo eta Lierni Osa saiatu ziren txapela irabazten, 50 kiloko harriak erabilita. Azkenean Errekondorentzat izan zen garaipena 66 altxaldi burututa (24 zilindroari, 15 kubikoari eta 27 bolari), Osa azpitxapelduna izan zelarik 56 jasoaldiekin (23 zilindroari, 10 kubikoari eta 23 bolari).
Pisu berberarekin aritu ziren gazte mailakoak: Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez. Ostolaza oriotarrak eraman zuen txapela etxera, orotara 56 jasoaldi eginda (25 zilindroari, 13 kubikoari eta 18 bolari), Sanchezek 48 egin zituelarik (22 zilindroari, 12 kubikoari eta 14 bolari).
Gizonezkoen mailan, hiru hautagai izan zituen finalak: Xabat Olaizola, Mikel Lopetegi Urra, eta Beñat Telleria. 100 kiloko harriekin aritu ziren hauek eta lan guztiak eginda, Urra gailendu zen, . 77 jasoaldi burututa (30 zilindroari, 23 kubikoari eta 24 bolari). Telleriak, berriz, 68 altxaldi egin zituen (28 zilindroari, 18 kubikoari eta 22 bolari), eta Olaizolak 63 (26 zilindroari, 17 kubikoari eta 20 bolari).
Bizkaiko Herri Kirol Ligako finala Arratzun
Lokotxak, Zaku eramateak, Lasto altxatzeak, Ingudea, Trontza, Aizkora, Txingak eta Harrikasotze lanak lehian
Heri kirolak nagusi astebukaeran: sokatira eta aizkolari txapelketak
Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Nagusia eta Bizkaiko Goma Gaineko Txapelketaren finala lehiatu dira
Urrezko aizkolarien kopako finalerako azken txartela lortu du Otañok
Eneko Otaño, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a urtezahar eguneko finalean arituko dira