EUSKAL SELEKZIOA/HALTEROFILIA
Halterofiliako Euskal Selekzioa nazioartean lehiatuko da
Euskal selekzioak Austriako Günther Stapfer lehiaketan parte hartuko du
Lakuako Gobernu Kontseiluak 15.000 euroko dirulaguntza onartu zuen atzoko bilkuran Euskadiko Halterofilia Federazioarentzat, nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko ematen ari den urratsak babesteko. Dirulaguntzari esker, halterofiliako euskal selekzioa nazioarteko probetan lehiatuko da; asteburuan dauka lehena, Austriako 26. Günther Stapfer Nazioarteko Txapelketa.
Beste federazio batzuen urratsei jarraituz, Euskadiko Halterofilia Federazioak Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egitea onartu zuen bere batzarrean, eta joan den uztailean euskal ordezkariak Nazioarteko Federazioak Budapesten (Hungaria) duen egoitzan izan ziren eskaera hori ofizialki aurkezteko.
Euskadiko Federazioak Gasteizko gobernuaren babesarekin erabaki zuen pauso hori ematea, nazioarteko federazioaren estatutuak aztertu ondoren; izan ere, estatutuotan espresuki onartzen da estatu ez diren lurralde edo nazioen parte hartzea, Galesena eta Eskoziarena esaterako.
Iñigo Juaristi: “Aurrera egiteko, urtean bizpahiru partida jokatu beharko lirateke”
Bizkerre eta emakumezko Euskal Selekzioaren entrenatzailea da Iñigo Juaristi
Euskal Futbol Selekzioko entrenatzaile karguaz
Iritzia eskatu diegu hainbat entrenatzaile ohi eta jokalari erreferenteri Euskal Selekzioaren entrenatzaile karguaz. Laster izango ditugu hemen haien ekarpenak
Euskal Selekzioa – Costa Rica, azaroaren 16an Ipuruan
Euskal Selekzioak Costa Ricako selekzio nazionalaren aurka jokatuko du azaroaren 16an. UEFAn sartzeko eskabidea egiteko ordua da orain .