EUSKAL SELEKZIOA/HALTEROFILIA
Halterofiliako Euskal Selekzioa nazioartean lehiatuko da
Euskal selekzioak Austriako Günther Stapfer lehiaketan parte hartuko du
Lakuako Gobernu Kontseiluak 15.000 euroko dirulaguntza onartu zuen atzoko bilkuran Euskadiko Halterofilia Federazioarentzat, nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko ematen ari den urratsak babesteko. Dirulaguntzari esker, halterofiliako euskal selekzioa nazioarteko probetan lehiatuko da; asteburuan dauka lehena, Austriako 26. Günther Stapfer Nazioarteko Txapelketa.
Beste federazio batzuen urratsei jarraituz, Euskadiko Halterofilia Federazioak Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egitea onartu zuen bere batzarrean, eta joan den uztailean euskal ordezkariak Nazioarteko Federazioak Budapesten (Hungaria) duen egoitzan izan ziren eskaera hori ofizialki aurkezteko.
Euskadiko Federazioak Gasteizko gobernuaren babesarekin erabaki zuen pauso hori ematea, nazioarteko federazioaren estatutuak aztertu ondoren; izan ere, estatutuotan espresuki onartzen da estatu ez diren lurralde edo nazioen parte hartzea, Galesena eta Eskoziarena esaterako.
Euskal Padel Selekzioa Europako Txapelketan arituko da
Bizkaian jokatuko den lehiaketan 14 herrialdetako ordezkariek hartuko dute parte
Euskal Selekzioa, Europako Kayak Surf txapelduna
Euskal taldearen nagusitasuna erabatekoa izan zen, hamazazpitik hamabost garaipen lortu zituelarik
Euskal Selekzioak beste brontzezko domina bat lortuta amaitu du Mundiala
Euskal ordezkaritzak guztira 7 domina eskuratu ditu: urrezko lau eta brontzezko hiru