EUSKAL SELEKZIOA/HALTEROFILIA
Halterofilia federazioa ofizialtasunaren bidean
Kide elkartu gisa onar dezaten eskatuta dauka nazioartean Halterofiliako Federazioak
Iaz Euskadiko Halterofilia Federazioak Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egitea onartu zuen bilkuran. Behin urrats hori emanda, joan zen uztailean Euskal Halterofilia Federazioko ordezkariak Nazioarteko Halterofilia-International Weightlifting Federazioaren (IWF) egoitzara joan ziren, Budapesten (Hungaria), onarpen ofiziala eskatzeko.
Aste honetan Euskal Herria Kirolak Halterofilia Federazioko presidentearekin solasean aritzeko aukera izan du eta ofizialtasunaren aldeko ekimenaren nondik-norakoa izan da elkarrizketaren muina.
Iñigo Ruiz de Azua (Gasteiz 1960) Sabino Uriarte presidente historikoak bere kargua utzi zuenetik, Euskadiko Halterofiliako presidentea da funtziotan.
Kirol jarduera hau izan da, 2019ko uztailan, IWF-ean (Hartelofiliako nazioarteko fedeazioan ) kide elkartu gisa onartzeko eskatu duenetako bat.
Esan bezala, Eh Kirolak elkarrizketatu berri du, egitasmo honen bilakaera ezagutu asmoz:
EHK- Egun On Iñigo, konta iezaguzu mesedez zehatz mehatz zer eskaera egin duzuen.
Joan den urteko uztailan, Eusko Jaurlaritzako aholkularitza juridikoen laguntzaz, idatzi bat presta genuen Halterofiliako Nazioarteko Federazioan (Hungrian) Euskadiko Federazioa kide elkartu gisa onartu gaitzaten eskatuz.
Eskaera hau ontzat emango baligute Nazioarteko Federazioko kide izango ginateke ahotsarekin baina bozkarik gabe. Eta ondorioz, nazioarteko edozein lehiaketan parte hartzeko aukera izango genuke.
EHK- Zertan dago erantzuna?
Egian esan, urte erdia igaroa den arren, oraindik ez dugu erantzunik jaso. Gainean gaude eta espero laster batean izatea erantzuna eta baiezkoa izatea. Halere, onartu behar da, Nazioarteko Federazioak bere ebazpena eman aurretik Espainiako Federazioaren iritzia ere jaso behar duela. Gaur gaurkoz, gu Esapiniako Federazioan ere bagaude, eta ezezkoren berririk ez dugu. Beraz, ez dugu galdu itxaropena.
EHK- Zer gertatuko litzateke ezezkoa balitz erantzuna?
Ikusi beharko zen legalki ze zirrikitu ditugun aurrera egiteko, baina kontu horiek kontu legalak dira eta ni ez nago horretan jantzia.
EHK- Zergaitik eta nola hartu zenuten bide hau abiatzeko erabakia?
Betidanik izan dugu gure herria nazioartean ordezkatzeko desioa, eta gainera gure kirola ikusgarriago egiteko aukera aparta iruditzen zaigu.
Batzar ofizial bat egin genuen eta han erabaki genuen bide hau jorratzea. Eztabaida eta kezka batzuk ere izan genituen. Izan ere ez genuen nahi kirolarien ibilbideari oztopo egiterik edo zigorrik izaterik. Eta egia esan funtsik gabeko beldurrak izan ziren, normaltasun osoz aritzen baitira gure kirolariak proba guztietan.
?️♀️ #Halterofilia ?️♂️ #Euskadi ?♂️ @Halter_Gipuzkoa
? @iwfnet? Euskadiko Halterofilia Federazioak ofizialtasun internazionala formalki eskatu du
? Albiste osoa, hemen ?https://t.co/mVgaZ905S7#eitbkirolak
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) July 30, 2019
Jokin Ibarra: “Euskal selekzioak merezi du?”
Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.
Euskal Herriko K-1 kiroleko selekzioa Rigako Munduko Txapelketara bidean
K-1 kiroleko Euskal Selekzioak parte hartuko du urriaren 4tik 7ra Rigan (Lituania) egingo den amateur mailako 2018ko Munduko Txapelketan
Euskal Herria sokatiran, Hegoafrika 2018 Munduko Txapelketatik bueltan
Lur Gaineko Sokatira 2018ko Munduko Txapelketa egin da irailaren 19tik 22ra Lurmutur Hirian (Hegoafrika). Euskal Herriko ordezkaritza ofizialak zazpi domina ekarri ditu.