EUSKAL PILOTA
Gotzon Embil, Euskadiko Pilota Federakuntzako presidente
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako hauteskunde prozesua otsailaren 25ean hasi eta pasa den ostiralean amaitu zen, Gotzon Embil Unanue presidentearen izendapenarekin.
Aurreko legegintzaldiko azken ohiko Batzar Orokorrean, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako batzar orokorrak hauteskunde batzordea aukeratu zuen 2020ko abenduaren 10ean eta Gotzon Embil Unanue presidenteak, hauteskunde batzordea deitu zuen hauteskunde prozesua has zezan.
2020-2024ko Hauteskunde Batzordeari, 2016-2020 legegintzaldiaren bukaera komunikatu ondoren, honek, 2021eko otsailaren 24ean, hauteskunde egutegia eta lurraldeko federazio bakoitzak (kontutan hartu behar da, Bizkaiko ordezkariek ezingo luketela bozkatu euren herrialdeko zuzendaritza berria aukeratu gabe dagoelako. Ikusi Imanol Arreseri egindako elkarrizketa) bere Batzar Orokor berrietatik EEPFko Batzar Orokorrera bidali behar dituen ordezkarien kopurua zehaztu zituen lehen bilera ospatu zuen.
Apirilaren 6tik 13ra bitartean hautagaitzak aurkezteko epea ireki zen eta epe horretan hautagai bakarra aurkeztu zen, Gotzon Embil Unanue hain zuzen ere. Gauzak horrela, eta helegiteak jartzeko epearen barruan ere inolako kexurik agertu ez denez, hauteskunde batzordeak, Gotzon Embil Unanue behin betikoz presidente izendatu du 2020-2024 legegintzaldirako.
Patxi Jauregi, aurreko presidentearekin, hauteskunde lehiatu batzuen ostean, duela lau urte hartu zuen Zumaiako puntista ohiak kargua, baina oraingoan beste hautagaitzarik aurkeztu ez denez, Gotzon Embilek beste lau urtez jarraituko du Euskadiko Pilota Federazioko presidente karguan.
COVID19 gaitzak eragindako pandemia dela eta, lehendik makal zegoen egoera are gehiago larriagotu da eta ondorioz ez du erronka erraza izango presidente izendatu berriak. Batetik, azken urteetan emandako lizentzien jaitsierari aurre egon beharko dio eta bestetik, herri gehienetako klub eta eskolen egoera kezkagarriari irtenbidea bilatu beharko dio.
Eskuz Binakako Master 2021 Txapelketa larunbatean hasi zen
Irantzu Etxebeste-O.Ruiz de Larramendi, Iera Agirre-M.Ruiz de Larramendi, Leire Garai-Oihana Orbegozo eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre sailkatu ziren finalerdietarako
Goikoetxea eta Labakak bostik bost partida irabazi dituzte
Oriamendi Torneoko azken jardunaldian Goikoetxea V.a eta Labakak 40-36 irabazi zieten Etxarri eta Zubiriri
Gaubeka eta Ibai Perezek jokatuko dute Pala Banakakoaren finala
Ligaxkako azken jardunaldiaren emaitzak: Fusto 2 Gordon 3 eta Gaubeka 3 Ibai Perez 2