KIROLA ETA EUSKARA
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Argazkiak: Avento Aholkularitza
«Elkarteei zuzendutako metodologia bat garatu dugu haur eta gazteen artean euskararen erabilera kirolean bultzatzeko»
Gorka Leunda (Donostia,1975), Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin aritu gara solasean euskal kirolaren esparruari buruz. Ekonomilaria da ikasketaz eta kirola du zaletasun. Arraunlaria ere izan da urte askotan eta aholkularitzaren bidez, bere bi pasioak, zenbakiak eta kirola, ogibide egin ditu azken hogei urteotan.
Zer da zehatz-mehatz aholkularitzan egiten duzuena?
Guk betidanik izan dugu harreman estua kirolaren kudeaketa daramatenekin. Bai Euskal Herria mailan (udaletxe, aldundi, gobernu, federazio eta klubekin), bai Estatu mailan, eta baita Europa mailan ere. Funtsean, kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu. Izan ere, azken hamarkadetan kirolak antolaketa ereduan aldaketa oso gutxi izan ditu. Lehiaketa ereduak eta Federazioen egiturak berdinak dira azken 40 urtetan. Aldiz, kirola bera asko aldatu da, bai modalitate aldetik zein kirolarien ikuspegitik.
Euskal Kirol Esparrua proposatu zenuten.
Konturatu ginen lehiaketa askotan gora joan ahala, estatuaren markora jotzen zutela. Estatu mailako lehiaketak dituztela. Ondorioz, askok astean zehar lan egin ondoren, ostiralean autobusean sartu eta sarritan igande arteko bidaiak jasan behar dituztela, horrek dakarren nekea eta gain kostuarekin. Kirolaren egitura egungo errealitate sozialera egokitu behar da, eskariaren (kirolari, elkarte, eragileak) asebetetzea lortzeko.
Hori guztia kontuan izanda eta Eusko Jaurlaritzak eskatuta, azterketa bat egin genuen 2014ean. Euskadin dauden lehiaketa eta federazio guztiek aztertu genituen. Ondorio teoriko batzuk finkatu genituen eta baita ere zehaztu genuen gaur egun zer kirol egon zitezkeen prestuago euskal kirol esparru batera egokitzeko. Batzuk aipatu genituen eta ondorioztatu zen errugbia zela errazen egokitu zitekeena.
Proiektu hau Legebiltzarrera joan zen, bere abantaila ekonomikoak eta kirola modernizatzeko urratsak azpimarratzen ziren batez ere, eta normaltasunez Legebiltzarrak ontzat eman zuen.
Ondorioz errugbia esperientzia pilotu gisa hartu zen.
Esan behar da ordurako Errugbi Federazioa bere plan estrategikoa garatzen ari zela. Gauzak aldatu nahi zituzten. Ohartzen ziren adibidez Hernani edo Ordiziak, ipar aldean munduko talderik onenak izan eta sarritan Madriletik behera joan behar zutela. Kirol ikuspegitik aldaketa estruktural hau oso erakargarria egiten zitzaien.
Klubek ere oso gustura hartu zuten proiektua eta hasi ginen jorratzen. Egia esan, ez du hasieran zorte handirik izan, kanpo arazoak tarteko batez ere. Iazko udaran jarri zen martxan eta G-7rekin topatu zen (horrek ekarri zituen arazo guztiekin) eta aurten berriz Koronabirusarekin. Proiektua Euroeskualdearen eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta finantziazioarekin garatzen da eta euren ildo estrategikoen barruan kokatzen da. Euskadiko Federazioa, Nafarroako Federazioa eta Iparraldeko Federazioak (CD64) dira antolatzaileak.
Ze beste kirolek zuten aukera euskal esparrua jorratzeko?
Irizpide ezberdinak jorratu ziren, alde batetik taldeko kirolak: futbola, saskibaloia eta esku baloia; bestetik epe motzean egokienak izan zitezkeenak eredu berria garatzeko: errugbia, txirrindularitza pistan, piraguismoa ur-bizian; eta azkenik etxeko kirolak: herri kirolak, arrauna, pilota.
Hauek ziren abiatzeko aztertu ziren modalitateak. Dena den, eredu berriak aldaketa estrukturalak eskatzen ditu eta horiek ez dira egun batetik bestera egiten. Eusko Jaurlaritzak errugbiarekin hastea erabaki zuen.
Euroeskualdearen markoaren babesa izanik, ez al du horrek garapen bat ahalbideratzen?
Orain arte, euroeskualdeek (orokorrean, ez bakarrik hemengoa) ez diote kasu handirik egin kirolari. Oraintxe hasi dira duen garrantziaz jabetzen. Txapelketak antolatu daitezke, baina zailtasunak ere egon badaude, Europako estatuetan ere kirolaren eskuduntza Federazioen menpe dago eta.
KIROLA ETA EUSKARA
“Futbolaren inguruko hizkuntz kultura berri bat sortu behar dugu”
Beñat Larrañagarekin hizketan, “Futbol entrenatzaile ikastaroak euskaraz” jardunaldiaren harira
Kirolean euskararen erabilera sustatzeko 2021-2024 plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Jokalarien artean, entrenatzailearekin edo epailearekin harremanak euskaraz ematea sustatu nahi du egitasmoak
Ahotik Zelaira, futbolean euskara indartzeko ekimen berri bat
Egitasmoan parte hartzen duen Haritz Otxotorenarekin solasean