ELKARRIZKETAK/FUTBOLA

Gorka Etxeberria: «Euskal Herriko lurraldeetako futbol eskolek kohesioa behar dute, zubi lana behar da»

by | 2020/08/11

Argazkia: ehkirola.eus

Gorka Etxeberria Casqueiro (Orereta, 1985) entrenatzailea eta futbol analista da. Formazioaren garrantziaz hitz egin dugu berarekin entrenatzaile gisa izandako esperientzia batzuen ondoren, formazioan buru belarri baitabil.

Nola ikusten duzu entrenatzaileen eskolen gaia?

Hego Euskal Herriko egoeraren inguruan mintzatuko naiz, Ipar Euskal Herriko diagnosia zein den ez baitakit. Herrialde bakoitzean entrenatzaile eskola propioa dago lurraldeko federazioaren menpe dagoena. Horretaz gain, Kirolene dago, Eusko Jaurlaritzak sortutakoa eta aparte, zenbait eragile pribatuk eskeinitako entrenatzaile titulorako kurtsoak ematen dituztenak daude.

Eskola guzti hauek, entrenatzaile titulua ateratzeko kurtsoak eskeintzen dituzte, nahiz eta eskeintza zabala denik ezin dugun esan. Gaur egungo futbolak geroz eta entrenatzaile eta entrenatzailearen ondoko pertsona prestatuagoak eskatzen ditu, entrenatzaileak aritua eta aditua behar du. Hau horrela izanda, bertako eskeintzak hankamotz geratzen dira.

Eta Kirolene?

Kirolenek kirol ezberdinetako ikastaroak eskeintzen ditu, tartean futbolekoak. Baina UEFAk bakarrik federazioan ateratakoa homologatzen du, atzerrian aritzeko hau izanik eskatutako tituloa.

Futbol jardueran jantzi nahi duen edonork Madrilera jo behar du?

Bai, horrela da. Federazioen eskoletako prestakuntza, nik ezagutzen dudan heinean, hankamotz geratzen da. Entrenatzaile titulorako ematen diren kurtsoak oso ondo daude, baina hortan geratzen dira. Akaso, lurralde bakoitzak kurtso horiek eskeiniz gero harrera asko ez luketelako izango, baina Lurralde ezberdinetako federazioak elkartu zitezkeen horretarako. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Federazioek elkarlanean puntako formakuntza eskeini dezakete, gizonezkoen Lehenengo mailako 20 taldeetatik 7 entrenatzaile euskal herritar izateak horren adibide garbia da.

Baina oraingoz, hori horrela ez denez, homologatutako kurtso gehigarriak (futbol analisiarena, zuzendari teknikoarena, FIFAko kirol gestioarena…) Las Rozasen eskeintzen dira. Hau horrela izanda, madrildar batek erreztasun gehiago lituzke hemengo norbaitekin alderatuta. Gainera, kurtso hauen kostu altuaz gain, Madrilera hilabetean bitan jeisteko gastua ere gehitu beharko litzake. Bertan, Espainiar Federazioko arropa jartzea beharrezkoa ikusten dute arropa bera eramateak inongo garrantziarik ez duenean formakuntzarako eta norbait desoroso egon litekeela jakinda.

Eragile pribatu ezberdinek kurtso horiek ere eskeintzen dituzte (on-line gehienak), baina ez dira UEFAk homologatutakoak eta bakoitzaren benetako garrantzia zein izango den argi jakin gabe.

Oso garestiak dira futbol inguruan ematen diren kurtsoak gure afizioa dela badakitelako eta gogoak ekonomiari gailentzen zaio askotan. Tristea da onartzea, baina diru gehiago inbertitu dut futbol formakuntzan eskola ondorengo ikasketekin alderatuta.

Ze proposamen egingo zenituzke?

Euskal Herriko lurraldeetako futbol eskolek kohesio gehiago izan dezaten euren artean. Nafarroako Federazioko eskola aktiboagoa ikusten dut formakuntzaren eskeintzan eta entrenatzaile tituloaz gain kurtso ezberdinak antolatu beharko lituzkete federazioko eskolek.

Horrez gain, lehen mailako futbol taldeek zeregina badutela uste dut. Ardura gehiago hartu behar lukete formakuntzan eta aktibo bihurtu formazioan eta formaziorako beketan. Bertako entrenatzaileak ondo formatuta badaude jokalariak hobeto egongo baitira formatuta, eta horrela Euskal Herriko futbol oinarria gero eta formatuagoa egongo litzateke euren mesederako.

Ipar Euskal Herriko egoeraren berri ere izan beharko genuke eta Bidasoaren bi aldeetako loturak egiten hasi. Nik Hendaian, etxetik hamabost minutura, entrenatzeko erreztasun gehiago beharko nituzke Sevilan entrenatzearen ondoan. Zubi lan hori behar du futbolaren munduak Euskal Herrian.

ELKARRIZKETAK/FUTBOLA

Athletic 0-0 Alaves

Athletic 0-0 Alaves

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaseigarren partida. Eibar-Reala izango da hurrengo norgehiagoka, apirilaren 26an.