MENDI LASTERKETAK
Gorbeia Suzien 2020 aurreikusitako datan mantentzen da
Covid-19 gaitzak eragindako osasun krisia dela eta, duela egun batzuk, Skyrunner World Seriesek iragarri zuen aurten ez dela Skyrunningeko nazioarteko zirkuiturik egingo.
Antolakuntzaren iritziz, gaur egungo egoera dela eta, hau da, nazioarteko bidaiak bertan behera uzteak eta mugatzeak, zaildu egiten du nazioarteko zirkuitu bat egitea, eta nahiz eta posible litzatekeen oraindik lasterketa batzuk egin ahal izatea, denboraldi oso bat aste gutxi batzutan biltzea ez litzateke errespetuzkoa izango, ez atletentzat, ez antolatzaileentzat.
Skyrunner World Series zirkuituari Munduko Kopa deitzen zaio, eta 52 astetan zehar lehiatu beharreko bederatzi lasterketez osatua dago, hoien artean Gorbeia Suzien Traila.
Guzti honen harira, Skyrunner World Series zirkuituaren antolatzaileek hartutako erabakiaren aurrean, euskal probaren antolatzaileek ohar propioa atera zuten ere egoera aztertzeko.
Bertan, Gorbeia Suzien 2020 antolakuntzak dioenez, buru-belarri jarraituko dute lanean datorren irailaren 27an lasterketa egin ahal izateko itxaropenarekin, betiere osasun egoerak aukera ematen badu, eta korrikalarientzat, boluntarioentzat, babesleentzat, ikusleentzat eta antolatzaileentzat inolako arriskurik ez badago.
Horrenbestez eta dena ondo badoa, Gorbeia Suzien ez da Munduko Kopan egongo, baina, egoerak ahalbidetzen badu, irailaren 27an Zeanurin lehiatu ahal izango da.
Edozein kasutan, egungo osasun-egoerak eragiten dituen aldaketa ugariak kontuan hartuta, Gorbeia Suzien 2020ri buruz izan daitezkeen nobedade guztien berri ematen jarraituko dute www.gorbeiasuzien.eus webgunean eta sare sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter).
Gorbeia Suzien lasterketa
Gorbeia Suzien traila, orotara 31 kilometro eta 2.400 metroko goranzko desnibela dituen lasterketa zirkularra da, Gorbeako parke naturalean barrena, bidezidor lokaztu, harrigune bihurri, zein bazka berdeko zelai zabaletan korrika egiteko aukera ematen duena.
Denetarik topatu daiteke ibilbidean: igoera zein jeitsiera malkartsuak, abiadura handian joateko tarteak, eremu teknikoak…. GorbeiaSuzien lasterketa Zeanuriko plazatik abiatzen da eta tontor batzuk zapaldu ondoren, berriz ere irteera gunera itzultzen da, bertan munduko ertz guztietatik etorritako punta-puntako korrikalariek parte hartzen dutelarik.
Julen Martinez de Estibariz eta Maite Maiora nagusi, Hiru Haundiak lasterketan
Maiorak gainera probaren errekorra hautsi du (12:09:39)
Aritz Lasa eta Aitziber Ibarbia garaile Larraulgo mendi lasterketan
Gizonezkoetan, Juan Garikano eta Iban Bengoetxeak osatu zuten podiuma eta emakumezkoetan, Marian Roja eta Maialen Segurolak
Arrate Mintegi eta Iker Ortiz de Zaratek irabazi dute Durangoko XIII. Duatloia
Bidenabar, aurtengo Euskadiko txapelak eskuratu dituzte duatloien sprint modalitatean