MENDI LASTERKETAK

Gontzal Murgoitio eta Onditz Iturbe nagusi Sorginen Lasterketan

2020/09/23

Sorginen Lasterketako XIII. edizioan, Gontzal Murgoitio gazteak marka guztiak hautsi eta errekor berria ezarri zuen, 1:37:52ko denbora eginda. Emakumezkoetan Onditz Iturbek lortu zuen garaipena.

Zailtasunak zailtasun, Sorginen Lasterketako antolatzaileek probarekin aurrera egitea erabaki zuten eta korrikalariek gogotsu erantzun zioten erabakiari. izen-ematea guztiz beteta.

Hartara, 300 parte-hartzaile izan ziren Axpeko irteera puntuan, tartean Euskal Herriko korrikalaririk onenetarikoak:

Emakumeetan, Oihana Azkorbebeitia, Eztizen Duque, Nahia Quincoces, Garazi Sampedro, Ainara Urrutia, Maider Fraile eta Ainara Uribarri aipatu daitezke. Gizonetan, Imañol Goñi iazko irabazlea, Xabier Zarranz, Asier Larruzea, Beñat Katarain, Gartzen Elejabarrieta, Gontzal Murgoitio, Aitor Ajuria eta Markel Urigoitia, besteak beste.

Aurten, azken urteetako ibilbideari eutsi diote, hau da, Anboto tontorretik igaro dira. Axpetik abiatu, eta Andastotik Zabalaundira igo dira, eta han Anboto tontorrerako igoera hasi zuten, ondoren, Asuntza aldetik jaitsi direlarik. Lasterketako azkenengo igoera Artolarakoa izan da, eta handik Axpeko helmugara jo dute. Guztira, 17,8 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboko ibilbideari aurre egin diote parte-hartzaileek.

Azkenean, aurtengo  Sorginen Lasterketak protagonista nagusi bat izan zuen beste guztien gainetik: Gontzal Murgoitio 19 urteko elorriarra. Proba irabazi ez ezik, iaz Imanol Goñik ezarritako marka (1.39.40) nabarmen hobetu zuen: 1.37.53.

Hala ere, Imanol Goñi lehenengo tokian eta bakarrik igaro zen Anbototik, eta minutu bateko aldea ateratzen zion Murgoitiori, baina aldapan behera alde osoa jan zion, eta, tarte teknikoa amaitu zenean, aurreratu egin zuen. Ondoren, Murgoitiok ez zuen erritmoa moteldu, eta inondik inora itxaroten ez zuen marka ezarri zuen helmugan. Bigarren postuan Xabier Zarranz helmugaratu zen eta hirugarren Beñat Katarain.

Emakumeetan aldiz, Onditz Iturbek irabazi zuen Sorginen Lasterketa, Oihana Azkorbebeitiaren eta Eztizen Duqueren aurretik.

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

LASTERKETAK   Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin. LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA. ZOZKETATUKO DIREN...