EUSKAL PILOTA
Goikoetxeak eta Mancik irabazi dute Mutrikuko masterra
Goikoetxea eta Manci, Goixerri eta Lekerikaren aurka neurtu ziren Mutrikuko masterreko finalean
Txapelketako finala pasa den ostiralean jokatu zen, gaueko 22:00tan hasita, 200 ikusle bertaratu zirelarik, baimendutako aforoa agortuz. Izan ere, lehia erakargarria izateko osagai guztiak zeuden, batetik Donibane Lohitzuneko euren partiduetan erakustaldia ematetik zetozen puntako bi puntista, Goikoetxea eta Lekerika, eta bestetik, herriko etorkizun handiko gazteen parte-hartzea.
Aurretik, Mikel Manzisidor “Manci” izan zuen atzean Goikok, finalerdietan Barandika eta Etxetori 2-1 irabazita. Ekaitz Mendizabal “Goixerri” berriz Lekerikak aurrean. Bi set eta huts nagusitu ziren hauek, Goenaga eta Aimarren kontra.
Finaleko lehia orekatua izan zen uneoro eta aldeak ez ziren inoiz bizpahiru tantutik igo. Lehen seta Goixerri eta Lekerikaren alde erori zen (13-15), bigarrena, aldiz, Goikoetxeak eta Mancik irabazi zuten (15-12), 12na berdinduak zirelarik azken hiru tantoak jarraian eginda.
Berdinketa hausteko set laburrean erabaki zen partida, eta, ondorioz, txapelketa. Goixerrik eta Lekerikak eskura izan zuten garaipena, 1-4 jarri baitziren aurretik. Huts egiteko aukerarik ez, eta Goikoetxeak eta Mancik lau tantu jarraian egin zituzten, seta 5-4 emaitzarekin irabazteko.
Asteburuko atsedenaldiaren ondoren, Goikoetxea eta Lekerika berriro neurtuko dira egun gutxi barru, Donibane Lohizuneko hirugarren masterreko finalean, hain zuzen ere. Goikoetxea Ibon Aldazabalekin arituko da, eta Lekerika Jon Tambourindeguyrekin.
Mutrikuko jaialdiaren aurreneko norgehiagokan, Jon Goenaga izan zen kantxan, Estatu Batuetan jokatzen duen herriko semea, Jon Mandiola markinarra izan zuelarik atzean lagun. Jokin Arbe eta Aratz Mendizabalen aurka neurtu ziren, Markina Xemeingoa da Arbe ere, eta mutrikuarra berriz, “Goixerri” gaztea.
Jokin Arbek eta Aratz Mendizabalek eskuratu zuten garaipena, Goenaga eta Mandiolari 15-13, 11-15 eta 0-5 irabazita, partida gogor eta berdindu batean.
Segurola eta Zaldua txapeldun
Oriamendi Torneoko finalean, Goikoetxea V.a eta Labakari 26-40 irabazi ondoren
Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 hastear da
Lehenengo jardunaldia larunbat honetan izango da eta finala berriz ekainaren 19an
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre, finalera
Irunen jokatutako finalerdietan, 22-12 eta 22-8 nagusitu ondoren, hurrenez hurren