HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Goiherrik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Erandioko Goiherri A taldeak irabazi du Berrizen lehiatu den Bizkaiko lur gaineko sokatira txapelketa
Berrizburu inguruko landetan jokatu da Bizkaiko lur gaineko sokatira txapelketa, asteburu bitan zehar. Irailaren 12ko eta irailaren 19ko zapatuen artean banatuta jokatu dute txapelketa. Bost talde aritu dira lehian Berrizburuko zelaian: Getxo, Laukizko Gaztedi eta Erandioko Akelarre, Goiherri A eta Goiherri B taldeak.
Goiherri A taldea txapelketa irabazteko faborito argia zen, duela aste batzuk lehiatutako Euskadiko txapelketako pisu gehienetan gailendua zelako. Bost mailetan jokatu zen Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lautan lortu zuen garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan. Salbuespena 580 kilotako kategoria mistoan eman zen, non Gaztedi izan zen irabazlea, Goiherriren aurretik.
Gauzak horrela, Goiherri A taldeak ez zuen hutsik egin eta Bizkaiko txapela jantzi zuen, bi jardunaldiak irabazita eta guztira 10 puntu eskuratuta. Atzetik, bigarren Laukizko Gaztedi geratu zen 8 punturekin, eta Erandioko Akelarre hirugarren 6 puntu pilatuta. Laugarrena Akelarre izan zen (6 puntu) eta bosgarrena Goiherri B taldea, bi punturekin.
Segurtasun protokoloa
Txapelketa bertatik bertara ikusteko gerturatu ziren guztiei tenperatura hartu zitzaien sarreran. Tiraldi-gunearen ondoan aulkiak jarri zituzten ikusleak bertan esertzeko eta ezin izan ziren handik altxatu tiraldiak amaitu arte. Horrez gain, sokatiralariek ez zioten elkarri eskurik eman tiraldiak amaitzen zirenean.
Irailaren 12an lehiatutako lehenengo jardunaldiko emaitzak: Goiherri A 5 puntu, Gaztedi 4 puntu, Akelarre 3 puntu, Getxo 2 puntu eta Goiherri B puntu bakarra.
Irailaren 19an jokatutako bigarren jardunaldiko emaitzak: Goiherri A 5 puntu, Gaztedi 4 puntu, Akelarre 3 puntu, Getxo 2 puntu eta Goiherri B puntu bat.
Sailkapen finala:
1.- Goiherri A, 10 puntu
2.- Gaztedi, 8 puntu
3.- Akelarre, 6 puntu
4.- Getxo, 4 puntu
5.- Goiherri B, 2 puntu
Zortzinakako Sokatira Txapelketako beste jardunaldi bat Burgun
Larunbatean jokatutako jardunaldian, aspalditik indarrean mantentzen duten nagusitasunari eutsi diote Beti Gazteko lesakarrek
Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa jokoan da
Abiatu da Euskal Herriko Goma Gaineko Euskal Herriko zortzinakako Txapelketa eta iaz bezala Beti Gazte da nagusi
Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bina jardunaldi asteburuan
Larunbatean Azkoitian gizonekoak 680 kiloko kategorian zein emakumezkoak 540 kilokoan eta igandean Mungian 640 kiloko kategoriko gizonezkoak