TXIRRINDULARITZA
Gipuzkoako banakako Erlojupeko Txapelketa jokatu dute Alegian
Gizonezkoen junior mailakoak izan dira lehenengoak parte hartzen, 10:00etan hasita, eta 18,5 kilometro egin dituzte. Asier Pozo izan zen txapelduna, 24 minutu eta 20 segundoko denborarekin. Bi segundo gehiago behar izan zituen Daniel Casaisek ibilbidea osatzeko, eta hirugarren postua Enekoitz Azparrenek eskuratu zuen.
Geroago, emakumezkoen proban junior eta 23 urtez azpiko mailetakoak aritu ziren, 11:00etatik aurrera, eta gizonezkoen junior mailakoen antzera hauek ere 18,5 kilometro egin zituzten.
Emakumezkoen junior mailan, Garazi Estebez aretxabaletarrak ezarri zuen denborarik onena. Bigarren beste aretxabaletar bat sailkatu zen: Xubane Garai. 29 minutu eta 20 segundo behar izan zituen Estebezek 18 kilometroko ibilbidea egiteko eta Garaik, berriz, bederatzi minutu gehiago. Hirugarrena Arene Etxarri izan zen (29´42´´), podiuma osatuz.
Emakumezkoen 23 urtez azpiko lasterketan, Naia Amondarainek eskuratu zuen garaipena, 27 minutu eta 36 segunduko denbora eginda. Atzetik, bigarren sailkatu da Eukene Larrarte eta hirugarren Usoa Ostolaza.
Gizonezkoen elite eta 23 urtez azpiko mailetakoak 12:15ean hasi ziren eta hauek ordea 25 kilometro ibilbideari aurre egin behar izan zioten. Elite mailan, Txomin Osoro nagusitu zen, eta 23 urtez azpikoetan aldiz, Xabier Mikel Azparrenek lortu zuen garaipena.
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
23 urte azpikoak
- Naia Amondarain – 00:27:36
- Eukene Larrarte – 00:27:58
- Usoa Ostolaza – 00:28:04
Juniorrak
- Garazi Estevez – 00:29:20
- Xubane Garai – 00:29:29
- Arene Etxarri – 00:29:42
- Lur Zufiria – 00:30:22
- Kattalin Iriondo – 00:31:17
- Amaia Zamora – 00:32:40
- Naia Mangas – 00:34:57
GIZONEZKOEN SAILKAPENA
23 urte azpikoak
- Xabier Mikel Azparren – 00:30:19
- Xabier Isasa – 00:31:03
- Mikel Mujika – 00:31:51
- Xabier Berasategi – 00:32:06
- Jon Arakama – 00:32:52
- Asier Azkarate – 00:33:07
- Iñaki Diaz – 00:33:40
- Mikel Berasategi – 00:33:49
- Iñigo Eizagirre – 00:34:21
- Andoni Azkarate – 00:34:36
- Aimar Aiestaran – 00:34:51
Junior mailakoak
- Asier Pozo – 00:24:20-380
- Daniel Casais – 00:24:22-730a
- Enekoitz Azparren – 00:24:23-290a
- Beñat Carbayeda – 00:24:39
- Aimar Erostarbe – 00:24:47
- Kimetz Etxabe – 00:25:08
- Haimar Etxeberria – 00:25:33
- Arkaitz Garmendia – 00:25:42
- Imanol Morales – 00:25:43
- Iñaki Errazquin – 00:25:44
- Unai Cueva – 00:25:56
- Unai Zubeldia – 00:26:00
- Unax Iztueta – 00:26:12
- Aitor Agirre – 00:26:47
- Nicolas Alustiza – 00:26:49
Elite
- Txomin Osoro – 00:32:42
TXIRRINDULARITZA
Emakumeen Segurako saria lehiatu zen pasa den igandean
Izaro Oliveirak lehenengo proban eta Alice Coutinhok bigarrenean lortu zituzten garaipenak
Sinhue Fernandez garaile 50. Urrakiko Igoeran
Bigarrena, denbora berarekin, Pablo Garcia madrildarra izan zen eta Charles Etienne Chretien kanadarrak osatu zuen podiuma
Vita Heinek irabazi du emakumezkoen I. Igartza Sari Nagusia
Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, 400 txirrindulari inguruk hartu zuten parte Beasainen hasi eta bukatutako proban