ERRUGBIA
Gipuzkoak irabazi du Emakume Errugbilarien Topaketako torneoa

[Berria] Gipuzkoak irabazi du Emakume Errugbilarien Topaketako torneoa
Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketak izan ziren atzo, Baionan, eta Gipuzkoak irabazi zuen bertan jokaturiko torneoa. Bigarren Lapurdi izan zen, eta hirugarren, Nafarroa. Hiru taldeek berdinduta bukatu zuten, eta puntu aldeak erabaki zuen sailkapenaren ordena. Araba laugarren izan zen, eta Bizkaia bosgarren.





Twitter
Astebukaeran hasi da Euskal Herriko Ezker Paretako txapelketa
Euskal Herri osoko 74 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta guztira 190 bikote eta 550 pilotari arituko dira lehian
Reala-Athletic, otsailaren 9an
Reala – Athletic otsailaren 9an jokatuko da, arratsaldeko 14:00etan. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako bigarren partida izango da
Alaves-Eibar, otsailaren 8an
Alaves – Eibar otsailaren 8an jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako lehen partida izango da