HERRI KIROLAK
GeureSport Herri Kirol aldizkariaren 23. alea
“Hemen daude 2020ko aizkorako eta harri-jasotzeko aurreneko txapeldunak” izenburupean kaleratu da herri kirolen munduan erreferentziazko argitalpena den Geuresport aldizkariaren 23.alea
Hilean behin argitara ematen duten aldizkari honetan denetarik lantzen dute, aizkora, sega, harri-jasotzea…, besteak beste txapelketetako emaitzak, albisteak, argazkiak eta iritzia tartekatzen dituztelarik.
2018.urteko ekainean kaleratu zuten lehenengoz aldizkaria eta 2020ko martxoa amaitzear dagoela 23. alea argitaratu berri dute.
Orohar, ale honen gai nagusia martxoaren 7an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan lehiatutako herri kirol jaialdia dugu. Bertan, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala, Emakumezkoen Aizkolari Banakako Txapelketarena eta Urrezko Harrijasotzaileena jokatu ziren. Horrez gain, gazte mailako aizkolari txapelketak ere egon ziren, 23 urtez azpikoak eta 19 urtez azpikoak, hain zuzen ere.
Honakoa da, jorratzen dituzten gaien zerrenda:
-Hasteko, Binakako Urrezko Aizkolariaken Txapelketan Mikel Larrañagak eta Jon Rekondok lortutako garaipena dute hizpide. Azkeneko proban erabaki zen dena, iraupenezkoan, ordurarte zeukaten alde txikia haunditu baitzuten gerora txapeldun izandakoek. Mugertza II.a-Txikia IV.a eta Vicente-Mujika izan ziren ondoren sailkatu ziren bikoteak. Lehiaren irabazleekin elkarrizketatxoa dator jarraian eta bertan Larrañagak eta Rekondok adierazten dute hasieratik garbi zutela finala azkeneko lanean erabakiko zela.
-Emakume Banakako Aizkolari Txapelketako finalari buruz aritzen dira ondoren, non Irati Astondoak faboritoa zen Nerea Astondoari irabazi zion ezustea emanda. Lehen enborretik hartu zuen aurrea eta tartea amaierara arte gorde zuen Astondoak, azkenean bizkaitarrak sei segundoko aldea kendu ziolarik kirolari nafarrari. Txapeldunarekin elkarrizketa ere dakarkigute, zeinean Astondoak finala hasi aurretik txapela lortuko zuenik ez zuela espero aitortzen duen.
-Gazte mailako aizkora txapelketatako finalak jorratzen dira jarraian. Binakako Urrezko Aizkolariaken 23 urtez azpiko Txapelketa Zelai IV.ak eta Suharrik irabazi zuten, zortzi segundoko abantaila atera ziotelarik bigarren sailkatu zen bikoteari, Larrea III.ari eta Basozabali. 19 urtez azpikoan, Axel Larrañagak eta Markel Zapianek irabazi zuten txapela eta nagusitasunez lortu zuten gainera, Larretxea eta Goia mendean hartuta.
-2020ko Urrezko Harrijasotze Txapelketaren finalaren kronika ere irakurgai dugu ale honetan, Xabier Peñagarikanok eraman zuen harri-jasotzeko final gogoangarria, bigarren sailkatu zen Magunazelaiari jasoaldi bakar bat kenduta. Peñagarikanorekin egin duten solasaldian, txapeldun berriak aipatzen du txapel hau lortzeak indar handia eman diola etorkizuneko erronkei begira.
-Idi probak ere aipatzen dira ale honetan: Lopategiren uztarriak irabazi zituen Aiako Kintopekoen idi-probak, Olidenen idiak sailkatu ziren bigarren, eta Bixkiakenak hirugarren.
-Halaber, martxoan zehar egondako herri kirol txapelketa eta saio guztien errepasoa egiten dute, emaitza guztiak bilduta.
-Azkenik, hastear den hilabetearen ohiko kartelera ez dator oraingoan, agindu berria iritsi arte jokatu beharreko txapelketak bertan behera geratu direlako.
Geuresport aldizkariaren 23. alea osorik irakurtzeko sakatu HEMEN
Jokoan da Binakako Emakume Laboral Kutxa Txapelketa
Lau partida jokatu ziren larunbatean Ataunen, bi pilota goxuakin, bakarra mistoa erabilta eta laugarren bat 16 urte azpiko kategorian
Hastear da Binakako Emakume Master Cup txapelketa
Ataungo Auzoeta pilotalekuan hasiko da larunbat honetan Binakako txapelketa. Pilota goxuan 35 bikote eta mistoan 12 arituko dira nor baino nor.
Matxalen Mendizabal eta Maider Isasa nesken xarearen historian sartu dira
Matxalen Mendizabal –Maider Isasa eta Nora Galartza eta Irati Fernandez osatutako bikoek historian lehen aldiz, xareko nesken arteko infantil mailako partida ofizial bat jokatu dute