ARGITALPENAK/HERRI KIROLAK
Geure Sport aldizkari digitalaren 14. alea
Karmele Gisasola ZELAI III.a: ́ ́Egoera oso arraroa izan da ́ ́
Karmele Gisasola ZELAI III.a Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketan izango da. Mallabiarra gustura dago, lehiatzen hasteko gogoz, baina harri -jasotze munduan neska gehiago falta direla esaten du.
Itxialdian egondako denbora arrarotzat jotzen du Gisasolak. Justu, gainera, itxialdiaren aurretik iragarri zieten Euskadiko Txapelketa uztailaren hasieran izango zela, eta hari begira hasi ziren prestatzen, baina gero dena bertan behera geratu zen. Azken batean, etenaldia bitartean gauzak egin bai, baina egoera oso arraroan bizi izan direla dio mallabiarrak.
Hala ere, lehiatzeko gogo haundiekin dagoela aitortzen du nahiz eta horrenbeste denbora plazara joan gabe egon ostean, kezka puntu bat ere agertzen duen.
Egingo den Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketari buruz itaunduta, ilusio haundiz hartzen du Gisasolak, doazen beste biak ere maila oso ona emango dutela ziurtzat jotzen du eta pena bakarra da hiru lehiakide bakarrik daudela.
Udaneri harri txikiagoekin aritzen uzteko erabakiaren inguruan, argi du neska gehiago behar direla harri-jasotzen, eta hasiera hauetan ongi moldatzen den pisuarekin aritzea bidezkoa iruditzen zaio.
Lehen fasea elkar neurtzeko izango dela pentsatzen du Gisasolak, denak finalerako gordetzen saiatuko direlakoan, eta hasieratik daukaten guztia ez erakusten. Egia da lehen faseko emaitza hauen arabera aterako direla gero finalean, baina seguru dago denak gordeko dutela zerbait.
Etxean dauka maisurik onena mallabiarrak, aita bera oso ona izan baitzen eta erakusteaz aparte, momentu txar guztietan ere hor dago alboan, behar duen laguntza guztia emateko prest.
Gainerako erremintekin ere aritu da aspaldi honetan, txingak itxialdiko aurreneko egunetan ibili zituen, eta denbora asko ez da ingudearekin ere aritutakoa dela. Dena den, orain harri-jasotze lehiaketa hau daukagu, eta harriekin dabil buru-belarri.
Geuresport aldizkariaren edizio digitalaren 14. alea irakurtzeko sakatu HEMEN
Lehenengo alean, Mikel Larrañaga eta Jon Rekondori, pasa den martxoaren 7an Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren irabazleei egindako elkarriketatxoa ekarri zuten gurera argitalpenaren egileek.
Bigarren alean, egun berean jokatutako 2020ko Urrezko Harrijasotze Txapelketaren irabazle suertatu zen Xabier Peñarekin elkarrizketa burutu zuten.
Hirugarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketaren irabazlea den Irati Astondoarekin solasaldia irakurtzeko aukera eskeini ziguten.
Laugarren alean, Urdax Magunazelaia harrijasotzailearekin elkarrizketa dakarkigute, azkeneko Urrezko Harrijasotze txapelketan txapeldunorde izandakoa.
Bosgarren alean, Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Suharri Rodriguez, Urrezko Binakako 23 urtez azpiko txapeldunei elkarrizketa irakurgai.
Seigarren alean, Axel Larrañaga eta Markel Zapiain, Urrezko Binakako 19 urtez azpiko txapeldunei egin diete elkarrizketatxoa aldizkariaren egileek.
Zazpigarren alean, Virginia Finol, Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketako irabazlearekin solasaldia.
Zortzigarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketan bigarren geratu zen Nerea Sorondorekin solasaldia.
Bederatzigarren alean, Binakako Urrezko Aizkolarien Txapelketan txapeldunorde izandako Julen Alberdi Txikia IV.arekin solasaldia.
Hamargarren alean, Eneko Otaño, Beizamako aizkolariari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera izan genuen.
Hamaikagarren alean, Iker Vicente, Nafarroa eta Euskal Herriko aizkora txapeldunarekin elkarrizketa.
Hamabigarren alean, Luis Mari Bengoa, Egur Sporteko arduradun nagusiarekin solasaldia.
Hamairugarren alean, Mikel Lopetegi “Urra” harrijasotzailearekin solasaldia.
Beti Gaztek irabazi ditu 4×4 sokatira lehiaketako azken bi txapelak
Lesakarrak nagusitu dira, gizonezkoen 320 kiloko kategorian zein emakumezkoen 260 kilokoan
Euskadiko Harri Handien Txapelketa jokatuko da Aian hilaren 19an
Sei harri-jasotzaile arituko dira: Aimar Galarraga, Jokin Eizmendi, Iñigo Eizagirre, Aimar Irigoien, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Julen Diaz
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako finala igandean jokatuko da
Sei aizkolari arituko dira txapelaren bila: Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu