ARGITALPENAK/HERRI KIROLAK
Geure Sport aldizkari digitalaren 13. alea
Mikel Lopetegi “URRA”: ́ ́Zaila izan da entrenamenduekin aurrera jarraitzea ́ ́
Mikel Lopetegi “URRA” da harri txikien erregea, nahiz eta oraindik oso gaztea den. Hilabete hauek ilunak izan direla, arraroak, dio, eta ilusio handiarekin agertzen da aurrera begira dituen txapelketekin.
Egur Sport aldizkariari egindako adierazpenetan dioenez, dena oso beltz ikusi zuen konfinamenduaren garaian, aurrera begira ez zirudien denbora luze batean ezer izango zuenik, eta entrenatzen jarduteko ere etxean ez ziren baldintza oso onak.
Etorkizun beltza aurreikusita, txapelketarik ez zela egongo ematen zuelarik, entrenatzeko motibazioa mantentzea zaila izan zela onartzen du Urrak, baina orain ilusio handirekin hartu du txapelketen itzulera.
Aitortzen duenez, lehenengo berria Luis Mari Bengoaren eskutik izan zuen, hark esan baitzion Urrezko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko zela, eta gerora Gipuzkoako Federazioak ere uztailean Usurbilen Gipuzkoakoa egingo zela esan zion. Ikusita gauzak orain dela hilabete nola zeuden, berri pozgarri hauek baikortasunari ateak zabaldu zizkioten.
Urrezko harri-jasotze txapelketa oso polita jarri dutela iruditzen zaio Lopetegiri, maila handiko kirolariak daude, eta ikuskizun oso polita izan daitekelakoan dago. Harriak ere gustukoak ditu orohar, nahiz eta 125 kiloko bolarekin gehiegi jardunda ez dagoen. Txanden denborari dagokionez, pentsatzen du beretzat akaso hiru minutu hobeto izan zitezkeela, baina bi edo hiru minututan ez dago alde handirik, beraz, eta hor ere ez du aitzakirik bilatzen.
Lehen esan bezala, lan egin behar izango duten harri eta denborekin zein parte hartuko duten harri-jasotzaileekin, ikuskizun oso politak izango direnaren iritzikoa da Mikel Lopetegi.
Faboritoen artean egoteak presiorik sortzen dion galdetuta, bere buruari presio berezirik eztiola sartzen erantzuten du, azken finean bere lehen helburua etxean egiten duen lana egitea izaten da, bere buruarekin gustura geratzea, alegia.
Dena den, argi dauka horrenbeste hilabete plazetatik kanpo izateak ere kalte egingo diela, izan ere, denbora asko izan da jende aurrean lanik egin gabe eta hasiera honetan apur bat arraro egingo zaiola aitortzen du. Hala ere, denak baldintza berdinetan joango direnez, eztu uste horretan arazo berezirik egongo denik.
Geuresport aldizkariaren edizio digitalaren 13. alea irakurtzeko sakatu HEMEN
Lehenengo alean, Mikel Larrañaga eta Jon Rekondori, pasa den martxoaren 7an Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren irabazleei egindako elkarriketatxoa ekarri zuten gurera argitalpenaren egileek.
Bigarren alean, egun berean jokatutako 2020ko Urrezko Harrijasotze Txapelketaren irabazle suertatu zen Xabier Peñarekin elkarrizketa burutu zuten.
Hirugarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketaren irabazlea den Irati Astondoarekin solasaldia irakurtzeko aukera eskeini ziguten.
Laugarren alean, Urdax Magunazelaia harrijasotzailearekin elkarrizketa dakarkigute, azkeneko Urrezko Harrijasotze txapelketan txapeldunorde izandakoa.
Bosgarren alean, Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Suharri Rodriguez, Urrezko Binakako 23 urtez azpiko txapeldunei elkarrizketa irakurgai.
Seigarren alean, Axel Larrañaga eta Markel Zapiain, Urrezko Binakako 19 urtez azpiko txapeldunei egin diete elkarrizketatxoa aldizkariaren egileek.
Zazpigarren alean, Virginia Finol, Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketako irabazlearekin solasaldia.
Zortzigarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketan bigarren geratu zen Nerea Sorondorekin solasaldia.
Bederatzigarren alean, Binakako Urrezko Aizkolarien Txapelketan txapeldunorde izandako Julen Alberdi Txikia IV.arekin solasaldia.
Hamargarren alean, Eneko Otaño, Beizamako aizkolariari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera izan genuen.
Hamaikagarren alean, Iker Vicente, Nafarroa eta Euskal Herriko aizkora txapeldunarekin elkarrizketa.
Hamabigarren alean, Luis Mari Bengoa, Egur Sporteko arduradun nagusiarekin solasaldia.
Arabako Herri-Kirol txapelketak Laudion
Emakumezkoen zein gizonezkoen txinga eta lokotx-bilketa txapelketak, eta lasto-botatze zein zakularien txapelketak jokatu ziren
III. Euskal Pentatloi Saria Azpeitian jokatuko dute datorren larunbatean
Hamasei kirolarik neurtuko dituzte indarrak irailaren 5ean Azpeitiko zezen plazan, finalerako sei txartelak jokoan daudelarik
Nafarroako ingude eta aizkora txapelketak larunbatean jokatu ziren
Aizkoran Soroak irabazi zuen eta Larretxearekin batera mailaz igo zen; ingudean Finol nagusitu zen emakumezkoetan eta Marturet gizonetan