ARGITALPENAK/HERRI KIROLAK
Geure Sport aldizkari digitalaren 10. alea
Geure Sport herri kirol aldizkariaren edizio digitalaren hamargarren alea irakurgai dago
Atera berri den ale honetan, Eneko Otaño, Beizamako aizkolariari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera eskeini digute.
Eneko Otaño beizamarrak denboraldi ona egin zuen pasa den urtean. Lehen Mailako aizkolarien artean goiko puntan kokatu da, nahiz eta oraindik oso gaztea den. Urte hau polita izan beharko zuen, baina gauzak dauden bezala, inork ez daki datorren denboraldiaren garapena zein izango den.
Eneko Otañoren aburuz, plazetara noiz itzuliko diren ez jakite horrek asko baldintzatzen du eta nahiz eta geldirik ez dagoen, onartzen du ez dakiela oso ondo zer egin ere, hau da, mantendu bakarrik, edo eta gehiago egin.
Izan ere, ez baitakite noiz eta nola itzuliko diren, edo itzuli itzuliko diren epe laburrean. Otañok aitortzen duenez, inork ez die ezer esan, beraz ez dakite noiz, nola eta non bueltatuko diren jardunera. Horregatik, entrenatzen jarraitzen du baina ez zaio erreza egiten motibazioa mantentzea.
Orokorrean pozik agertzen da otaño iaz erakutsi zuen mailarekin, nahiz eta berak dioenez argi dago hiru aizkolari daudela besteen gainetik, eta haien atzetik beste multzo bat non bere burua kokatzen duen.
Hala ere, beizamarrak onartzen du Euskal Herriko Txapelketako eta Urrezko Aizkolarien Kopako finalekin pena apur bat baduela. Bere irudiko, bi txapelketetan gauza bera gertatu zitzaion, lehiaren azken partean aurretik lorturiko postuari ezin izan baitzion eutsi.
Euskal Herriko Txapelketan hirugarren joan zen une askotan, eta bazirudien lortuko zuela podiumean amaitzea, baina azkeneko kolpetan galdu zuen postu hori, eta Urrezko Aizkolarien Kopan, gauza antzekoa gertatu zitzaion, bigarren postua eskura zuen, baina azken txanpan ihes egin zion. Hala ere,Otañok komentatzen duenez, goi mailan aritzen diren aizkolarien artean ez dago alde handirik eta horrelakoak ere normaltasunez hartu behar dira.
Berak onartzen duenez, zutik jarritako enborretan sufritzen omen du gehien, ez dago gehiegi jardunda eta ez zaio bereziki gustatzen, egurrak zutik jarrita direnean asko sufritzen duelarik.
Etorkizunari begira, noiz itzuliko diren ez jakite horrek kezka handia sortzen dio Eneko Otañori. Gauzak normal joan izan balira, berak garbi zeuzkan helburuak zeintzuk ziren, iazkoa berdindu edo hobetzea zelarik bere helburu nagusia.
Orain ordea, hasierako helburu horiek agian moldatu beharko ditu, pairatzen ari garen egoerarekin dena aldatzen da eta nahiz eta sasoia mantentzen saiatzen ari den, zaila da jakitea hurrengo hilabeteetan zenbat txapelketa lehiatu ahal izango dituen eta zer nolako mailan aritu ahalko den.
Geuresport aldizkariaren edizio digitalaren 10.alea irakurtzeko sakatu HEMEN
Lehenengo alean, Mikel Larrañaga eta Jon Rekondori, pasa den martxoaren 7an Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren irabazleei egindako elkarriketatxoa ekarri zuten gurera argitalpenaren egileek.
Bigarren alean, egun berean jokatutako 2020ko Urrezko Harrijasotze Txapelketaren irabazle suertatu zen Xabier Peñarekin elkarrizketa burutu zuten.
Hirugarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketaren irabazlea den Irati Astondoarekin solasaldia irakurtzeko aukera eskeini ziguten.
Laugarren alean, Urdax Magunazelaia harrijasotzailearekin elkarrizketa dakarkigute, azkeneko Urrezko Harrijasotze txapelketan txapeldunorde izandakoa.
Bosgarren alean, Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Suharri Rodriguez, Urrezko Binakako 23 urtez azpiko txapeldunei elkarrizketa irakurgai.
Seigarren alean, Axel Larrañaga eta Markel Zapiain, Urrezko Binakako 19 urtez azpiko txapeldunei egin diete elkarrizketatxoa aldizkariaren egileek.
Zazpigarren alean, Virginia Finol, Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketako irabazlearekin solasaldia.
Zortzigarren alean, Emakumeen Banakako Aizkolari Txapelketan bigarren geratu zen Nerea Sorondorekin solasaldia.
Bederatzigarren alean, Binakako Urrezko Aizkolarien Txapelketan txapeldunorde izandako Julen Alberdi Txikia IV.arekin solasaldia.
Zortzinakako Sokatira Txapelketako beste jardunaldi bat Burgun
Larunbatean jokatutako jardunaldian, aspalditik indarrean mantentzen duten nagusitasunari eutsi diote Beti Gazteko lesakarrek
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa igandean Mungian
Emakumeen eta gizonezkoen Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketak lehiatuko dira Mungian, herri kirol ekitaldiz beteriko astebukaeran
Binakako aizkolarien txapelketako jardunaldi bikoitza igandean
Urtarrilaren 19an, Aian Saralegi eta Otaño, Mugertza II.aren eta Txikia IV.aren aurka jokatuko dute eta Iraetan Mujika eta Vicente, Rekondoren eta Larrañagaren aurka.