TXIRRINDULARITZA
Getxoko Zirkuituak aurreikusitako data mantentzen du
Probaren antolatzaileek, aldez aurretik ezarritako data mantentzen dute, Udalaren eta babesleen sostengua berretsi ondoren
Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak berriki aurtengo egutegia eraldatu aurretik eta ondoren, ugariak izan dira bertan behera geratu diren edota atzeratu egin diren lasterketak.
Baina momentuz, ez da hori izango Getxoko Zirkuituaren patua, gauzak okerrera ez badoaz behintzat. Aurten lasteketaren 75. edizioa lehiatzekoa da eta antolakuntzak atera duen oharrean adierazten duenez hasierako data mantentzeko asmoa dute eta beraz abuztuaren 2an egingo da.
Erabaki honen atzean, bereziki Getxoko Udalaren laguntza eta lasterketaren babesle nagusienek haien sostengua berretsi izana dago, eta beraz ilusioz beterik azaldu dira antolakuntzako kideak, aurtengoa kirol ekitaldia izateaz aparte Bizkaia osoarentzat topaleku eta elkargunea bihurtu daitekeelakoan.
Getxoko Zirkuitua, Estatu mailako lasterketa profesional bakarra hiri barruko zirkuituan osorik lehiatzen dena, 1.1 UCI mailako proba da eta aurten Tourrerako prestaketa lanetan arituko diren txirrindularientzat aukera polita izan daiteke.
Punta Galea Txirrindulari Elkarteak apirilaren 11an argitara emandako oharrean jada egoeraren azterketa egin zuen eta hartutako erabaki zenbait plazaratu zituen:
-Apirilaren 26an egin beharreko 35. Klasika Zikloturista atzeratzea.
-Apirilaren 25ko kadete mailako Getxoko lasterketa bertan behera uztea.
-Kadete zein junior mailako Urduliz CRE lasterketa irailaren 19ra atzeratzea.
-Abuztuaren 2an lehiatu beharreko 75. Klasikaren data mantentzea.
-Irailaren 8an Urdulizen lehiatu beharreko 23 urtez azpiko Elite lasterketa bere horretan mantentzea.
Orain, lasterketa profesional guztiak egutegi berrian birkokatu nahi direnean, Getxoko Zirkuituko antolakuntzak abuztuko data mantentzearen aldeko apostua berretsi du, beti ere erakundeen aginduei jarraituta eta persona guztien osasuna bermatzea posible izatekotan.
Iazko edizioa
2019ko edizioan, Jon Aberasturik (Caja Rural) irabazi zuen Getxoko Zirkuitua. Alex Aranburu bere taldekide eta aurreko urteko irabazlea izan zen bigarren, gasteiztarrarengandik bost segundora, eta Lorenzo Manzin (Vital Concept) hirugarren, zortzira. Ibilbide berriaren lehen urtea zen, eta zaleak gustura gelditu ziren ikuskizunarekin.
2019ko Getxoko Zirkuitoko sailkapena ikusteko sakatu HEMEN
TXIRRINDULARITZA
Emakume Laboral Kutxa Saria uztailaren 26an
World Tour proben artean Europan lehiatuko den aurreneko lasterketa izango da
UCIk denboraldi amaierarako behin betiko egutegia argitaratu du
Proba garrantzitsuenen artean, Getxoko Zirkuitua abuztuaren 2an izango da, eta Ordiziako Klasika urriaren 12an
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa bertan behera geratu dira 2021era arte
Euskal Herrian jokatzen diren UCI WorldTour mailako bi probak ez dira azkenean uda partera atzeratuko