LASTERKETAK
Getxoko Krosa jokatu zen igandean Faduran
Fadurak hartu du Euskadiko kros urteko lehenengo proba, izan ere, igandean Getxoko krosa lehiatu zuten diziplinako korrikalari onenekin.
Euskadiko Atletismo Federazioak eta Getxoko Atletismo Taldeak antolaturiko proba hau segurtasun neurri zorrotzak beteta eta 50 boluntarioren laguntzarekin burutu zen. ekitaldia egiteko agindu zuzenak ematen aritu zirenak.
Proba hiru zatitan banatu zen. Proba jokatzen lehenak gizonezkoen absolutuak, 23 urtez azpikoak eta 20 urtez azpikoak izan ziren. Lehenengo bi kategorietako lasterketa 10 kilometrotakoa zen eta 20 urtez azpikoenak ordea 8 kilometro zituen. Gero, emakumezkoen absolutoak (10 kilometro) zein 23 eta 20 urtez azpikoak (6 kilometro) atera ziren lasterka egitera.
Aitor Regillaga izan zen aurrena helmugaratzen gizonezkoen absolutoen mailan, 32:57.00ko denbora eginda. Atzetik, Fernando Martin bigarren izan zen (34:52.00) eta Mikel Ruiz hirugarren (34:52.00). Emakumezkoetan aldiz, Maialen Muñoz nagusitu zen maila absolutuan, 38:47.00ko denborarekin. Bigarrena Ane Zabala izan zen (38:49.00) eta hirugarrena Nerea Murua (39:05.00).
Bestalde, Gontzal Murgoitiok (Durango Kirol Taldea) eta Araitz Villak (Bidezabal), 23 urtez azpiko lasterketak irabazi zituzten. Gontzal Murgoitiok (Elorrio, 2001) gainera, eguneko denborarik onena lortu zuen, senior mailakoena baino hobea. Probako ia 10 kilometroak 31.37.00ko denboran egin zituen. Atzetik Julen Teran (32:06.00) eta Anartz Artola (32:26.00) sailkatu ziren. Emakumezkoen proban, Araitz Villaren (39:15.00) atzetik, Leire Lopez (41:23.00) eta Oihane Irusta (43:26.00) helmugaratu ziren.
Azkenik, Ekain Larreak 20 urtez azpikoen gizonezkoen mailan irabazi zuen, eta Lorea Erekatxo kategoria bereko emakumezkoen mailan nagusitu zen. Larreak 25:53.00ko denbora egin zuen, Ibai Larreak 26:17.00koa eta hirugarren izandako Paul Iturraspek berriz, 26:38.00koa. Lorea Erekatxoren atzetik (24:01.00), Naia Laso (25:06.00) eta Sara Manzisidor (25:14.00) sailkatu ziren.
2021. urteko Nafarroako mendi lasterketen zirkuitua zehaztu da
Nafarroako kluben arteko Mendi Lasterketen txapelketa maiatzaren 30ean jokatuko da Berroetan
Aurten ere ez da Leharrei mendi lasterketa egingo
2022ko edizioa betiko eran antolatzeko modua izateko esperantza agertu dute antolatzaileek
Hilabete baten buruan hiru lasterketa lehiatuko dira Altsasun
Otsailaren 14ko Nafarroako Kros Luzea, otsailaren 21eko Nafarroako Duatloi Txapelketa, eta martxoaren 20ko Altsasuko Duatloia