FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Genêts – Aviron, maiatzaren 1ean

2019/04/24

GenêtsAviron partidarekin jokatuko da IX. Euskal Herria Kopa 2019 ko 2.Multzoko lehen kanporaketa. Angeluko zelaian jokatuko da Lapurdiko bi taldeen arteko norgehiagoka, maiatzaren 1ean, asteazkenarekin, eguerdiko 12etan.

IX.EHKopako 2.Multzoan dira Angeluko Genêts, Baionako Aviron eta Gasteizko Alaves taldeak. Hartara, partidaren irabazleak Alavesen kontra jokatuko du 2.fasera nor pasako den erabakitzeko.

Euskal Herriko futbol talderik onenak lehiatuko dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.

Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.   

1. MULTZOA
2. MULTZOA
3. MULTZOA
4. MULTZOA
FINALERDIETAN
Eibar
Aviron
Bizkerre
Mulier
Athletic
Oiartzun
Genets
S.Ignacio
Berriozar
Reala
Añorga
Alaves
~
~
~

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

Lehen faseko partidak apirila eta maiatzan jokatuko dira. Final-erdiak, ekainaren 8 eta 9an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.

 

  → ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

EMAITZAK 2019

IX. EUSKAL HERRIA KOPA

1. FASEATALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[4. multzoa]
2019.04.26
Mulier
4 - 1Berriozarehkirola.eus
[1. multzoa]
2019.05.01
Oiartzun0 - 3Añorgaehkirola.eus
[1. mulzoa]
2019.05.07
Usurbil
Añorga0 - 0
Penaltietan
5 - 6
Eibarehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.01
Angelu
Genets
1 - 4Aviron
ehkirola.eus
[2. multzoa]
2019.05.05
Amurrio
Alaves
10 - 0Avironehkirola.eus
[3. multzoa]
2019.05.05
Getxo
Bizkerre
2 - 2
Penaltietan
1 - 4
San Ignacioehkirola.eus
2. FASEA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2019.05.12
San Ignacio
San Ignacio0 - 1Eibarehkirola.eus
2019.05.12
Gares
Mulier0 - 1Alavesehkirola.eus
FINALERDIAK
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Arrasate
2019.05.28
Reala1 - 0Alavesehkirola.eus
Galdakao
2019.05.29
Athletic Club1 -1
Penaltietan
4 - 3
Eibarehkirola.eus
FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
Azpeitia
2019.08.24
Reala3 - 0Athleticehkirola.eus
Añorga 1-Eibar 3

Añorga 1-Eibar 3

Hernaniko Zubipean jokatu da Euskal Herriko Futbol Koparen 2. faseko lehen partida. Emaitza, Añorga 1-3 Eibar. Hartara, Eibarrek aurrera egingo du leihaketan.

Pauldarrak 0-San Ignacio 3

Pauldarrak 0-San Ignacio 3

Gaur Serraltan 3. multzoko bigarren kanporaketa jokatu da. Markagailua: Pauldarrak 0-3 San Ignacio. Emaitza honekin aurrera egin du San Ignacio Euskal Herriko Futbol Koparen bigarren kanporaketan.

Angeluko Genêts 0-Eibar 5

Angeluko Genêts 0-Eibar 5

Gaurko neurketan Eibar nagusi izan da Angeluko Genêts zelaian 2. multzoko 2. kanporaketan, eta Euskal Herria Kopako 2. fasera pasako da, dagoeneko sailkatuta dauden Mulier eta Añorgarekin batera. Ostiralean erabakiko da laugarren sailkatua, Pauldarrak eta San Ignacio artean jokatuko duten partidan.