HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Gaztedi A taldeak irabazi du 680 kiloko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Amaitu da 680 kiloko kategoriko Lur Gaineko Euskadiko Txapelketa, bertan sei taldek parte hartu dutelarik: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
Guztira hiru jardunaldi jokatu dituzte, eta hiru jardunalditan puntu gehien batu dituen taldeak lortu du 680 kiloko modalitatean txapela janztea: Gaztedi A, alegia.
Lehenengo jardunaldia Aulestin jokatu zen, apirilaren 25ean, non Gaztedi A taldea nagusitu zen, 6 puntu eskuratuta. Bigarrena Goiherri “A” izan zen 5 punturekin, hirugarren Gaztedi “B” 4 punturekin, laugarren Akelarre 2,5 punturekin, bosgarren Mutriku 2,5 punturekin eta seigarren postuan Gaztedi “C” geratu zen puntu bakarra bilduta.
Oteiza frontoietako belardietan (Azkoitia) burutu zen 680 kiloko bigarren saioa eta azkenean Gaztedi A taldea izan zen garailea 6 puntu eskuratuta. Haren atzetik sailkatu zen Goiherri 5 punturekin, hirugarren eta laugarren egin zuten, hurrenez hurren, Gaztedi B (4 puntu) eta Mutriku taldeek (3 puntu). Azkenik, Akelarrek (2 puntu) eta Gaztedi C (1 puntu) taldeek osatu zuten sailkapena.
Azken jardunaldi erabakiorra pasa den larunbatean, maiatzaren 15ean jokatu zen Berriatuan, eta hirugarren saio honetan, berriro ere nagusitu zen Gaztedi A taldea, 6 puntu pilatuta. Bigarren Goiherri izan zen 5 punturekin, hirugarren Gaztedi B (4 puntu), laugarren Mutriku (3 puntu), bosgarren Akelarre (2 puntu) eta seigarren Gaztedi C (1 puntu).
Gauzak horrela, hiru jardunaldiak lehiatu ostean honela geratu da sailkapen orokorra:
- Gaztedi A 18 puntu
- Goiherri 15 puntu
- Gaztedi B 12 puntu
- Mutriku 8,5 puntu
- Akelarre 6,5 puntu
- Gaztedi C 3 puntu
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
680 kiloko kategoriko lehiaketaren ondoren, maiatzaren 22tik aurrera, 640 kiloko taldeek izango dituzte beste hiru jardunaldi: Mutrikun, Hernanin eta Laukizen. 600 kilokoen hiru tiraldi izango dira jarraian, ekainaren 12tik aurrera, eta 560 kilokoen beste hiru jardunaldi azkenik, uztailaren 3an hasita. 580 kiloko talde mistoen tiraldi bat ere aurreikusi dute, uztailaren 24an.
Txapelketaren egutegia:
680 KILO: Maiatzak 1 (Aulesti), maiatzak 8 (Azkoitia) eta maiatzak 15 (Berriatua).680 kiloko lategorian honako taldeak arituko dira: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
640 KILO: Maiatzak 22 (Mutriku), maiatzak 29 (Hernani) eta ekainak 5 (Laukiz). Talde parte-hartzaileak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
600 KILO: Ekainak 12 (Goiherri-Erandio), ekainak 19 eta ekainak 26 (lekua zehazteke). Lehian arituko dira Mutriku A, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an oraindik zehaztu gabeko plazan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako azken jardunaldia
Berriozarreko finaletan bezala, azken lehia hontan Beti Gazte nagusitu da
Nerea Sorondok Euskal Herriko aizkora txapela jantzi du Donostian
Berako aizkolariak Urrezko Kopako azkeneko bi edizioak irabazi ditu honezkero
Aimar Irigoien txapeldun, 200 kiloko harri errektangularrarekin
Irigoien nagusitu da kutsu historikoa zuen txapelketan, Eizmendi eta Perurenaren aurretik