HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Gaztedi A taldea, Euskadiko Sokatira txapeldun
Iragan maiatzaren 7an eman zioten hasiera Euskadiko Sokatira Txapelketari, arratsaldeko 17:00etan, Azkoitiko Trenbidearen Zumardiako belardian.
Txapelketari dagokionez, sei taldek parte hartuko dute guztira: Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C (Laukiz), Akelarre (Erandio), eta Goiherriko zein Mutrikuko sokatira taldeak.
Bost kategoria ezberdinetan lehiatuko dira, 680 kilokoan, 640 kilokoan, 600 kilokoan, 560 kilokoan eta 580 mistoan.
Azkoitiko hasierako hitzorduan, Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, eta Goiherriko taldeak aritu ziren lehian lehenengo jardunaldi horretan, 680 kiloko kategorian. Gaztedi A taldea izan zen garailea, guztira 4 puntu pilatuta. Bigarren postuan Goiherri geratu zen 3 punturekin, hirugarren postuan, mutrikuarrak 2 puntu lortuz, eta azkenik, Gaztedi B taldea, puntu bat eskuratuz.
Asteburu honetan berriz, lehiatu dira 680 kiloko bigarren eta hirugarren jardunaldiak, Berriatuan eta Deban.
Larunbatean, Berriatuan jokatu zen 680 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia, eta lehenengo jardunaldian Azkoitian gertatu zen bezala, Gaztedi A taldea nagusitu zen (4 puntu). Bigarren postua Goiherri taldearentzat izan zen (3 puntu), Mutrikuk hirugarren postua eskuratu zuen (2 puntu) eta Gaztedi B taldea izan zen laugarrena (1 puntu).
Igandean, Deban lehiatu zen hirugarren eta azkenengo 680 kiloko jardunaldia. Bitxia den arren, aurreko bi jardunaldietan gertatu bezala, sailkapena zehazki berdina izan zen kasu honetan ere lehenengo postuan Gaztedi A taldea nagusitu zen, bigarrenean Goiherri, hirugarrenean Mutriku eta laugarrenean, berriz, Gaztedi B.
Jada 680 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketaren hiru jardunaldiak bukaturik, Gaztedi A taldea, 12 punturekin nagusitasun osoz izan zen txapeldun. Bigarren postuan, 9 punturekin Goiherri taldea sailkatu zen. Mutrikuko Sokatira Taldeak hirugarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean, 6 punturekin. Azkenik, Gaztedi B taldeak laugarren postuan geratu zen sailkapenean, 3 puntu pilatuta.
Lehenengo jardunaldia, maiatzak 7, Azkoitia
- Gaztedi A 4 puntu
- Goiherri 3 puntu
- Mutriku 2 puntu
- Gaztedi B 1 puntu
Bigarren jardunaldia, maiatzak 14, Berriatua
- Gaztedi A 4 puntu
- Goiherri 3 puntu
- Mutriku 2 puntu
- Gaztedi B 1 puntu
Hirugarren jardunaldia, maiatzak 15, Deba
- Gaztedi A 4 puntu
- Goiherri 3 puntu
- Mutriku 2 puntu
- Gaztedi B 1 puntu
Datorren asteburuan, maiatzak 21, emango diote hasiera hiru jardunaldiz osatuko den 640 kiloko txapelketari, hain zuzen ere, Saturrarango Arbelaitz Kanpinean, Mutrikun, 17:00etan. Sei talde arituko dira lehian, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri, Akelarre eta Mutriku.
Urrezko Aizkolarien Kopako jardunaldia lehiatu da Burgelun
Xabier Zalduak eskuratu zuen hurrengo kanporaketarako txartela, finalean hiru kanaerdikoak mozten azkarrena izan ondoren
Bizkaiko Binakako aizkora eta taldekako harrizulatzaile txapelketak Basaurin
Aitzol Atutxa eta Unai Aldape binakako aizkora txapelketan eta Burdin Gazteak, taldekako harrizulatzaile txapelketan, Bizkaiko txapeldun berriak
Binakako harri-jasotze txapelketako jardunaldiak jokatu dira Araban
Hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatu zituzten asteburuan , larunbat arratsaldean Agurainen eta igande eguerdian Aramaion