LASTERKETAK
Gasteizko Ironman-a irailera atzeratu dute
Gasteizko Ironmana, uztailean egitekoa zena, irailaren 5era atzeratu dute, pandemiaren egungo egoera dela eta. Beraz, Gasteizko Ironmana bi hilabetez atzeratu da, kirol probaren antolatzaileek iragarri berri dutenez.
Izan ere, Gasteizko Udalarekin, Arabako Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera pandemiaren bilakaera aztertu ondoren, lasterketa ezin izango dela uztailean egin azaldu dute triatloi diziplinako ekitaldi garrantzitsuenen antolatzaileek. Hala ere, aukeratutako data berrian lasterketa egiteko aukerarekin itxaropentsu agertu dira, betiere osasun publikoko erakundeek Covid-19ri aurre egiteko ezarritako jarraibideen eta gomendioen barruan.
Iazko maiatzean izan zuen Ironmanak lehen atzerapena, uztailera arte, azkenean egoerak hobera egiten ez zuela ikusita 2020an probarik ez egitea erabaki zelarik. Aurten, uztailaren 11 zen aukeratutako eguna proba ospatzeko baina esan bezala azkenean irailera arte atzeratu egingo da, garai horretan eguraldi ona espero delako eta parte hartzaileei ez dielako eragingo Gasteizko udazkeneko hotza.
Gauzak horrela, Ironmanak irailaren 5ean izango du bigarren edizioa Gasteizen (Ironman frankiziaren izendapenarekin, aurretik Gasteizen egiten zen triatloi probaren hamabi edizioa lehiatuak baitziren), 2020ko atzerapenaren ostean. 2019ko irabazleak Eneko Llanos gizonezkoetan eta Heather Jackson emakumezkoetan izan ziren.
2019an, Ironman markapean Gasteizen lehiatzen zen lehenengo edizioan, gizonezkoetan Eneko Llanosek irabazi zuen eta emakumezkoetan Heather Jacksonek.
Eneko LLanosek zortzi ordu baino gutxiagoko denboran helmugaratu zen (7:55:16), atzetik Josh Amberger (8:06:55) bigarren eta Peru Alfaro (8:08:02) hirugarren izan zirelarik.
Emakumezkoen Ironman lehiaketan berriz, Heather Jacksonek (8:52:10) lortu zuen garaipena, nagusitasun haundia erakutsiz. Bigarrena Nina Derron iza zen, 9:05:33ko denbora eginda, eta hirugarren postuan Judith Corachán (9:13:37) helmugaratu zen.
Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Anetoko igoera eta jaitsieran
Elgetakoak 4:40:42 denbora behar izan du ibilbidea betetzeko,1998an Enmma Rocak ezarritako marka 22 minutuan onduz
Gasteiz-Iruñea Basque Ultra Traila lehiatu zen asteburuan
Owen Davies nagusitu zen gizonezkoetan (16:02:08) eta Carmen Maria Perez Serrano emakumezkoetan (21:00:15)
Silvia Triguerosek irabazi du Miglia Monviso lasterketa
26 ordu eta 46 minutuko denbora behar izan zuen 168 kilometroko proba amaitzeko