MENDI LASTERKETAK
Gasteiz-Iruñea Basque Ultra Traila lehiatu zen asteburuan
Bigarren Basque Ultra Trail Series txapelketa Gasteizera heldu zen ostiral honetan, urte bateko derrigorrezko geldialdi baten ostean
Gasteiz eta Iruñea lotzen zituen 130 kilometroko ultra traila Gasteizko Florida parketik ostiralean abiatu eta Iruñeko Antsoaingo plazan amaitu zen igandean, bidean maldan gora (6.200 metro guztira) eta behera (beste 6.300) ibili zirelarik korrikalariak, baita ere mendietan zehar: Iturrieta, Entzia, Urbasa…
Honakoa zen bigarren edizio honetako bigarren etapa. 2019an ekin zioten ibilbideari Bilbao-Gasteiz lotu zuen etaparekin. Pandemia dela eta, baina, horri jarraipena emateko orain arte itxaron behar izan dugu. Behin honakoa bukatu eta gero, beste bina froga faltako dira (Iruñea-Donostia eta Donostia-Bilbao) Basque Ultra Traila oso-osorik egiteko.
Basque Ultra Trail Series zirkuitua ultra distantziako lau mendi lasterketaz osatutako kirol proba bat da. Lau proba horiek Euskal Herriko lau hiriburu lotzen dituzte, eta 110 eta 140 km artekoak izaten dira, beraz 500 kilometro dira guztira. Lasterketak urtero behin lehiatzen dira, partaideek fisikoki osatzeko denbora izan dezaten eta lau hiriak mendiz lotzeko erronka bete ahal izan dezaten.
Zirkuitua mendizaletasunaren berezko balioak –errespetua, elkartasuna eta jarduera fisikoaren bidez natura ezagutzea– sustatzeko eta Euskal Herriko geografiak paisaia aldetik duen aberastasuna zabaltzeko asmo eta borondatearekin sortu zen.
Iragan asteburuan lehiaturiko Gasteiz-Iruñea probari dagokionez, gizonezkoetan Owen Davies nagusitu zen 16:02:08ko denbora eginda, bigarren Ander Erice izan zelarik (16:32:20) eta hirugarren Arkaitz Iturriagaetxebarria (17:30:16). Emakumezkoetan berriz, Carmen María Perez Serrano nagusitu zen (21:00:15), atzetik sailkatu zirelarik Amaia Ochoa De Alda (23:48:20) eta Mapie Larroude (24:36:36) bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Edizio honetan, gainera, Buts Txikia ere gehitu dute, ibilbide laburragoa zuena, Andoin eta Antsoain lotzen zuen 80 kilometrokoa hain zuzen. Iñigo Arantzamendik irabazi zuen mutikoen lasterketan, bigarren Hodei Lujanbio sailkatu zen eta hirugarren Julen Martinez de Estibariz. Nesketan, Uxue Fraile izan zen garailea, Leire Martinez bigarren eta Jone Urkizu hirugarren.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 Owen Davies 16:02:08
2 Ander Erice Tornaria 16:32:20
3 Arkaitz Iturriagaetxebarria Altuna 17:30:16
4 Urtzi Martínez Sáez 17:51:12
5 Oscar Perez De Nanclares Vicario 18:07:00
6 Manuel Muñoz Echevarria 18:10:50
7 Ricardo Román García Masculino 18:20:07
8 Antonio Cayetano Ortega Orozco 18:25:47
9 Alvaro Caro Gracia 18:43:15
10 Ibon Gamboa Santorcuato 19:13:50
Emakumezkoak
1 Carmen María Perez Serrano 21:00:15
2 Amaia Ochoa De Alda Zudaire 23:48:20
3 Mapie Larroude / Le Fouest 24:36:36
4 Maribel Sanchez Flores 25:31:02
5 Mariaje Castro 25:59:56
6 Vanesa Ruiz Femenino 26:24:01
7 Joanna Pawelczak Femenino 25:04:25 (KM 120)
8 Nuria Vidiella Cerezuela 23:45:15 (KM 102)
9 Amaia Mutilva Zabalegi 24:18:38 (KM 102)
10 Lexuri Crespo Garcia 24:18:43 (KM 102)
GASTEIZ-IRUÑEA ULTRA TRAILAREN FITXA TEKNIKOA:
Eguna: 2021eko Uztailak 23/25.
Irteera: Uztailaren 23an (ostirala), 22:00etan
Helmuga (gehieneko denbora): Uztailaren 25ean (igandea) 07:00etan (33 ordu).
Distantzia: 130 km.
Desnibel positiboa: 6.100 m.
Desnibel negatiboa: 6.200 m..
Gehieneko parte-hartzaile kopurua: 350.
Anoa-guneak: 11 + irteera eta helmuga
Bizi-oinarriak: 1 (Arbizu Kanpina)
Gehieneko altuera: 1.493 m. (Beriain)
Gutxieneko altuera: 409 m. (Rotxapea, Iruñea).
Gehieneko malda positiboa: 46,9%
Gehieneko malda negatiboa: 33,9%
Batez besteko malda positiboa: 7,9%
Batez besteko malda negatiboa: 7,6%
IBILBIDEKO GAINAZAL-MOTAK:
Asfaltoa/hormigoia: 6%
Pistak: 21%
Bidezidorrak/bideak: 73%
Oihane Perez eta Ugaitz Artolak irabazi dute Euskal Herria Mendi Erronka
Erreleboka Hodei Lujanbio eta Oihana Zubillaga nagusitu ziren
Oihana Kortazar eta Xabi Vegas garaile, Arnoko mendi lasterketan
Elgetarrak gainera, probaren marka ere ondu zuen
Euskal Selekzioa SkyRunner Munduko Kopako bigarren proban aritu da
Sara Peña eta Maud Combarieu, laugarren eta bosgarren sailkatu ziren Madeiran