FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
[FINALERDIAK] Reala-Alaves, Arrasaten
Euskal Herria Kopako finalerako txartela jokoan
“Reala-Alaves goi mailako partidua izango da, asteartean Mojategin”
Euskal Herria Kirolak eta Mondrak antolatu dute norgehiagoka. Bi talde hauen arteko lehenbiziko partidua izango da, eta “berdintasuna sustatzeko aukera ona”.
Euskal Herria Kirolaren zuzendariak, Kike Zurutuzak azaldu du nazio mailako txapelketa honek bederatzigarren edizioa duela.
Halaber, elkarte honek euskal selekzioen ofizialtasuna ere sustatzen du, eta bertako lehiaketak goi mailakoak izaten direla.
Realaren eta Alavesen arteko norgehiagoka datorren asteartean (maiatzaren 28an) jokatuko da Mojategin, arratsaldeko 19:30ean.
Euskal Herria Kopako finalerdietako bat izango da, eta bestea Galdakaon jokatuko da, Athletic eta Eibarren artean. Finala Azpeitian jokatuko da.
Euskal Herria Kirolarekin batera, Mondra ere antolatzaile lanetan dabil, eta klub zuri-moreko zuzendariak, Xabi Etxeberriak iragarri du Mojategiko takila partidua hasi baino ordubete lehenago irekiko dela:
- Mondrako bazkide guztiek sarrera doan izango dute
- 14 urtetik beherako neskatila-mutikoek ere sarrera doan izango dute
- Besteentzat sarrera 7 eurokoa izango da
Azpimarratzekoa da “herriko hainbat elkarteri esker” partiduan zale guztien artean hainbat sari zozkatuko direla:
- Arteagan afari bat, bi pertsonentzako
- Errastikoan afari bat, bi pertsonendako
- Itsaslurren afaria bat, bi pertsonendako
- Hilarionen afari bat, bi pertsonendako
- Realaren eta Alavesen elastiko bana
Kike Zurutuzak azpimarratu du “goi mailako partidua jokatuko dela Arrasaten asteartean”. Talde txuri-urdinak espainiar erreginaren Kopa irabazi berri du, eta babazorroak 1. mailara igotzear izan dira.
“Arrasatearrak gonbidatzen ditugu partidu ikusgarri batekin gozatzera – adierazi du Kike Zurutuzak – eta aldi berean emakumezkoen kirola eta berdintasuna sustatzera”.
Ekitaldian ere Maria Ubarretxena funtziotako alkateak eta Ander Garay funtziotako Kiroletako zinegotziak parte hartu dute, esker ona adieraziz.
Garbiñe Etxeberria Realeko nesken taldeko kirol-zuzendariak azaldu du “kuriosoa den arren, bi talde hauen arteko lehenbiziko partidua izango dela”. Baieztatu du “momentu gozoan etorriko garela, eta erreginaren Kopa irabazi ondorengo lehen partidua izango dela”.
Neike Barga, Alaveseko atezainak azaldu du babazorroak “ilusio handiz etorriko garela. Jakin badakigu bi taldeen arteko aldea handia dela, erronka handia izango da eurei irabaztea edo eurekin berdintzea, baina gure onena emango dugu”.
IX.Euskal Herria Kopa 2019 edizioaren finalerdiak jokatuko dira datorren astean
Lehen finalerdia Reala-Alaves taldeek jokatuko dute, Mojategi (Arrasate) futbol zelaian, maiatzaren 28an, asteartearekin, arratsaldeko 19:30etan
Hasiera batean maiatzaren 26an jokatzekoa zen finalerdi hau, baina taldeen bestelako konpromisoetara egokitu beharrak partidaren eguna aldatzea ekarri du.
Sarrerak 7€ balioko du. Mondragon CFeko bazkieek eta 14 urte artekoek DOAN sartu ahal izango dira.
Bigarren finalerdia Athletic-Eibar taldeek jokatuko dute, Santa Barbara (Galdakao) futbol zelaian, maiatzaren 29an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan
Partida hau ere maiatzaren 26an jokatzekoa zen hasiera batean, baina kasu honetan ere azken unean aldatu behar izan dugu eguna.
Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.
Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.
Lehen faseko partidak apirila eta maiatzan jokatuko dira. Final-erdiak, ekainaren 8 eta 9an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.
IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ligasfutbolfemenino.com: IX. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
EMAITZAK 2019
IX. EUSKAL HERRIA KOPA
1. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
[4. multzoa] 2019.04.26 | Mulier | 4 - 1 | Berriozar | ehkirola.eus |
[1. multzoa] 2019.05.01 | Oiartzun | 0 - 3 | Añorga | ehkirola.eus |
[1. mulzoa] 2019.05.07 Usurbil | Añorga | 0 - 0 Penaltietan 5 - 6 | Eibar | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2019.05.01 Angelu | Genets | 1 - 4 | Aviron | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2019.05.05 Amurrio | Alaves | 10 - 0 | Aviron | ehkirola.eus |
[3. multzoa] 2019.05.05 Getxo | Bizkerre | 2 - 2 Penaltietan 1 - 4 | San Ignacio | ehkirola.eus |
2019.05.12 San Ignacio | San Ignacio | 0 - 1 | Eibar | ehkirola.eus |
2019.05.12 Gares | Mulier | 0 - 1 | Alaves | ehkirola.eus |
Arrasate 2019.05.28 | Reala | 1 - 0 | Alaves | ehkirola.eus |
Galdakao 2019.05.29 | Athletic Club | 1 -1 Penaltietan 4 - 3 | Eibar | ehkirola.eus |
Azpeitia 2019.08.24 | Reala | 3 - 0 | Athletic | ehkirola.eus |
Oiartzun-Athletic penaltika erabaki da
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Atzo jokatu zen paisai zoragarria duen Beltzenea Hendaiako futbol zelaian Euskal Herriko emakumezkoen V.futbol koparen lehen final erdia (hurrregoa Real Sociedad-Aurrera de Vitoria Berriozarren jokatuko da...
Athletic hirugarrenez garaile Euskal Herriko Emakumezkoen Futbol Kopan
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Bilboko Aste Nagusiaren barruan, giro ezin hobea izan da Bilboko Mallona zelaian Athletic eta Realak jokatu duten Euskal Herriko Emakumezkoen IV Futbol Kopako finalean. Bilboko Konpartsek eta Euskal Herria Kirolak...
Aurrera doa Aurrera Emakumezkoen kopan
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena...