FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
[FINALERDIAK] Atheltic – Eibar, Galdakaon
IX. EUSKAL HERRIA KOPAren bigarren finalerdia aurkeztu da Santa Barbara futbol zelaian. Bertan izan dira Athletic Club taldeko jokalari eta kapitain Ainhoa Tirapu, CDGaldakaoko presidente eta presidente-ordea, Euskal Herria Kirola elkarteko ordezkari Kike Zurutuza eta Udaleko alkate-orde Aintzane Urkiza eta kirol zinegotzi Koldo Goioaga.
Athleticren eta Eibaren arteko norgehiagoka datorren asteazkenean (maiatzaren 29an) jokatuko da Santa Barbara (Galdakao) futbol zelaian, arratsaldeko 19:30ean.
Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia izango da, eta bestea Arrasaten jokatuko da, Reala eta Alavesen artean. Finala Azpeitian jokatuko da.
SARRERAK
- CDGALDAKAOko bazkide guztiek sarrera doan izango dute
- 14 urtetik beherako neskatila-mutikoek ere sarrera doan izango dute
- Besteentzat sarrera 7 eurokoa izango da
OPARIAK
Azpimarratzekoa da “herriko hainbat elkarteri esker” partidua ikustera joandako zale guztien artean hainbat sari zozkatuko direla:
- ANDRA MARI afari bat, bi pertsonentzako
- ARETXONDO afari bat, bi pertsonendako
- TOPA afaria bat, bi pertsonendako
- Athletic Club eta Eibar KE taldeetako elastiko bana
AURKEZPENA
Aurkezpenean, Zurutuzak azpimarratu du talde bien maila oso altua dela, eta herritarrak gonbidatu ditu partidu ikusgarri batekin gozatzera eta aldi berean emakumezkoen kirola eta berdintasuna sustatzera.
Goioagak eskerrak eman eta adierazi du udalak ekitaldi hau babesten duela Euskal Herriaren ofizialtasuna eta berdintasuna aldarrikatzen duelako, eta ildo horretako ekitaldiak sustatuko dituela aurrerantzean ere.
Urkizak azpimarratu du tamalez gaur egun Galdakaok ez duela emakumezko futbol talderik, eta horren aldeko aldarria egin du, udalerriko jokalariek beste herrietara joateko beharrik ez izateko. Bestela, IX.Euskal Herria Kopako finalerdia maila oso handiko partidua izango dela eta, esan du, pozik eta harro dela Galdakaon jokatzeko eta gozatzeko aukera izando delako.
Tirapuk, partiduari eta txapelketari begira jarrita, adierazi du aurredenboraldiaren helburuetako bat dutela EHKopa irabaztea, eta hori lortzeko aurretik irabazi behar dutela finalaurrekoa, Eibar taldea arerio gogorra izango baita, eta ahaleginak eta bost egin beharko dituztela irabazteko. Azpimarratu du horrelako ekitaldiek balio handia dutela emakumezko futbola indartzeko eta Galdakaok hurrengo denboraldian emakumezko taldea ateratzeko pizgarria ere izan daitekeela. Txapelketaren inguruan aipatu du Euskal Herri osoan jokatzen dela eta herrialde guztietan emakumezko futbola sustatzen duela.
IX.Euskal Herria Kopa 2019 edizioaren finalerdiak jokatuko dira datorren astean
Lehen finalerdia Reala-Alaves taldeek jokatuko dute, Mojategi (Arrasate) futbol zelaian, maiatzaren 28an, asteartearekin, arratsaldeko 19:30etan
Hasiera batean maiatzaren 26an jokatzekoa zen finalerdi hau, baina taldeen bestelako konpromisoetara egokitu beharrak partidaren eguna aldatzea ekarri du.
Sarrerak 7€ balioko du. Mondragon CFeko bazkieek eta 14 urte artekoek DOAN sartu ahal izango dira.
Bigarren finalerdia Athletic-Eibar taldeek jokatuko dute, Santa Barbara (Galdakao) futbol zelaian, maiatzaren 29an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan
Partida hau ere maiatzaren 26an jokatzekoa zen hasiera batean, baina kasu honetan ere azken unean aldatu behar izan dugu eguna.
Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.
Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.
Lehen faseko partidak apirila eta maiatzan jokatuko dira. Final-erdiak, ekainaren 8 eta 9an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.
IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ligasfutbolfemenino.com: IX. Euskal Herria Kopa
→ aupaathletic.com: Euskal Herria IX. Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
EMAITZAK 2019
IX. EUSKAL HERRIA KOPA
1. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
[4. multzoa] 2019.04.26 | Mulier | 4 - 1 | Berriozar | ehkirola.eus |
[1. multzoa] 2019.05.01 | Oiartzun | 0 - 3 | Añorga | ehkirola.eus |
[1. mulzoa] 2019.05.07 Usurbil | Añorga | 0 - 0 Penaltietan 5 - 6 | Eibar | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2019.05.01 Angelu | Genets | 1 - 4 | Aviron | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2019.05.05 Amurrio | Alaves | 10 - 0 | Aviron | ehkirola.eus |
[3. multzoa] 2019.05.05 Getxo | Bizkerre | 2 - 2 Penaltietan 1 - 4 | San Ignacio | ehkirola.eus |
2019.05.12 San Ignacio | San Ignacio | 0 - 1 | Eibar | ehkirola.eus |
2019.05.12 Gares | Mulier | 0 - 1 | Alaves | ehkirola.eus |
Arrasate 2019.05.28 | Reala | 1 - 0 | Alaves | ehkirola.eus |
Galdakao 2019.05.29 | Athletic Club | 1 -1 Penaltietan 4 - 3 | Eibar | ehkirola.eus |
Azpeitia 2019.08.24 | Reala | 3 - 0 | Athletic | ehkirola.eus |
RealaK irabazi du XIV. Euskal Herria Kopa!
Aurtengoarekin bosgarren aldiz irabazi du Realak Euskal Herria Kopa
[XIV.EHKopa] A maila: Reala txapeldun!
Penaltietan 3-2 irabazi du Realak IX. Euskal Herria Kopa 2024 edizioa, jokoan golik gabe berdindu ondoren
[XIV.EHKopa] B maila: Reala B txapeldun!
Reala B 4-0 Bizkerre emaitzarekin, Reala B dugu IX. Euskal Herria Kopa B mailako txapeldun