MENDI LASTERKETAK
Eztizen Duque eta Aitor Zunzunegi nagusi Aiako Harria mendi lasterketan
Lehen aldiz egin zen iragan maiatzaren 16an Aiako Harria Mendi Lasterketa, Arritxulo Aterpetxeko kideek antolatuta. Eguraldi euritsu eta haizetsuarekin egin zuten 15,6 kilometroko lasterketa helmugara ailegatu ziren 164 kirolariek.
Lehen edizio honetan, mendi lasterketaz gain, martxa ere antolatu zen non 47 ibiltarik parte hartu zuten. Irteerak seiko taldetan eta txandaka egin zituzten COVID-19aren gaineko protokoloak hala eskatuta, irteera zein helmugaratzea musukoekin egin zutelarik partaideek.
Lasterketan, gizonetan Aitor Zunzunegi legorretarra izan zen garaile 1:14:15ko denbora eginda, bigarren Julen Azkue tolosarra (1.14.26) izan zen eta hirugarren Mikel Zabalegi ordiziarra (1:15:46).
Emakumeetan berriz Portugaleteko Eztizen Duque nagusitu zen (1:24:33), atzetik Aretxabaletako Ainara Urrutia (1:25:19) eta Irungo Alizia Olazabal (1:38:33) helmugaratu zirelarik.
Martxan, berriz, Iker Zapirainek (Oiartzun), Aina Roigek (Bartzelona) eta Joseba Andoni Lizarraldek ia denbora berberean egin zuten bidea.
Sailkapenak
Gizonezkoak
1 129 ZUNZUNEGI TAPIA, AITOR 1:14:15 4:38 20250
2 84 AZKUE, JULEN 1:14:26 0:00:11 4:39 TOLOSA
3 162 ZABALEGI, MIKEL 1:15:46 0:01:31 4:44 ORDIZIA
4 113 ZUGASTI IRIZAR, EKHI 1:16:32 0:02:17 4:47 LEGORRETA
5 134 RODRIGUEZ CUADRADO, JON 1:17:12 0:02:57 4:50 ORDIZIA
6 147 MADINA AIZKORBE, IBAI 1:17:25 0:03:10 4:50 BERROBI
7 5 IDIAKEZ AGIRRE, MANEX 1:18:40 0:04:25 4:55 LAZKAO
8 37 GARIN ARRASTOA, ENEKO 1:18:47 0:04:32 4:55 VILLABONA
9 92 LANDART, ASIER 1:18:48 0:04:33 4:56 IRUN
10 96 ALBISU ETXEBERRIA, BEÑAT 1:19:26 0:05:11 4:58 BEINTZA-LABAIEN 31753 (NAFARROA)
Emakumezkoak
1 27 333 DUQUE AURREKOETXEA, EZTIZEN 1:24:33 0:10:18 5:17 PORTUGALETE
2 29 119 URRUTIA YURREBASO, AINARA 1:25:19 0:11:04 5:20 ARETXABALETA
3 77 25 OLAZABAL DONATO DE LOPEZ, ALIZIA 1:38:33 0:24:18 6:10 IRUN
4 79 172 UNANUE ARAMBURU, MAIDER 1:39:24 0:25:09 6:13 ARAMA
5 86 34 URRETAGOIENA KORTADI, IERA 1:41:27 0:27:12 6:20 DONOSTIA
6 89 91 AMONDARAIN ESKISABEL, AITANA 1:42:08 0:27:53 6:23 TOLOSA
7 111 93 AIZPURUA LUCAS, OHIANE 1:46:57 0:32:42 6:41 IRUN
8 115 128 LOPEZ IRASTORZA, JANIRE 1:47:52 0:33:37 6:45 ZALDIBIA
9 117 87 LAFUENTE, LIBE 1:48:10 0:33:55 6:46 ASTIGARRAGA
10 129 197 BEORLEGI GOÑI, IRATI 1:52:22 0:38:07 7:01 IRUN
Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
I. AIAKO HARRIA MENDI MARTXA LASTERKETA – 2021
Hasiera eta bukaera Arritxulo aterpetxean izango da. Ibilbide zirkularra da: Aritxulegiko lepotik GR 121 jarrarituko du ibilbideak Arritxulangaña, Bianditzko lepo aeta Kausorotik pasaz. Behin Kausoko aparkalekuan gaudela PR GI 1006 a hartuko dugu Oianlekutik pasaz. Hemendik PR GI 1007 a hartuko dugu Urmandi leporaino, gero marka txuri berdeak lotura PR GI1008 arte eta hemendik Arritxulo aterpetxera PR GI 1008 jarraituz.
Ibilbidean zehar Errenga eta Bianditzeko magal belartsuak, Oianlekuko mairu-baratzea eta pagadi zoragarriak ezagutzeko aukera izango dugu, homologatutako bideak erabiliz uneoro.
Helburua Oarsoaldeko natura-ondarea jendeari hurbiltzea da, bereziki Aiako Harria natura parkea, zailtasun tekniko gutxiko ibilbideaz gozatuz.
Arritxulo Aterpetxea Oiartzun eta Lesaka lotzen dituen errepidean kokatua dago, Aiako Harria natura parkean, Aritxulegiko lepotik metro gutxira. Aterpetxean ibilgailuentzako doako aparkalekua, jatetxea, tamaina ezberdineko sei logela eta dutxak aurki ditzake bisitariak. Bertan hasi eta amaituko da gure mendi martxa.
Berako Mendi Maratoi Erdia ez da aurten lehiatuko
2021ko apirilean lehiatu ahal izateko prestakuntza lanetan hasi dira dagoeneko lasterketaren antolatzaileak
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratu egin dute
Covid-19a sortzen ari den ondorioak kontuan izanda eta erakundeek emandako aholku eta aginduak jarraituz hartu dute erabakia
Lesakako II. Mendi Lasterketa irabazi du Hodei Lujanbiok
Emakumeen artean Maite Karrika donostiarra nagusitu zen eta Gazte Trailen Mattin Lekuona lesakarra eta Ainhoa Etxegarai beratarra