HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Ezkabarten jokatu da Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoa
Beti Gazteko sokatira talde mistoa nagusitu da Euskal Herriko goma gaineko txapelketan
Pasa den igandean, 11:30tan Ezkabarten, 580 kilotan talde mistoak lehiatu ziren egun bakarreko txapelketan. Horrela, Euskal Herriko Goma Gaineko sokatira txapelketei amaiera eman zitzaien.
Parte hartu zutenak Ibarra, Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Bizindar, Gaztedi A eta B izan ziren eta irabazleak Beti-Gazte osatzen zuten neska-mutilak izan ziren. Jarraian Txantrea, Ibarra, Berriozar, Gaztedi B, Antsoain, Bizindar. Gaztedi A deskalifikatua izan zen Beti-Gazteren aurka lehen posturako desenpatea jokatu zuenean.
Beti Gazteko zortzikoan Karmelo Mitxelena, Aitziber Goienetxe, Oskar Telletxea igantziarra, Ane Gurrutxaga, Udane Arbelaitz oiartzuarra, Ezpeletako Guy Larralde, Arritxu Muxika eta Gerardo Telletxea aritu ziren, Joxe Angel Mitxelena eta Paxkual Taberna erakusle zituztela.
Zalantzarik gabe, Beti Gazte izan da jaun eta jabe Euskal Herriko txapelketetan, jokoan zeuden zazpi txapeletatik bost lortu baititu (gizonezkoen 680, 640 eta 600 kilokoak, emakumeen 540 kilokoa eta txapelketa misto), bigarren izan da gizonezkoen 560 kilokoan eta hirugarren emakumeen 500 kilokoan. Emaitzei erreparatuta, kategoria guztietan podioan izan direla azpimarratzekoa da.
Beraz, Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa bukatu da asteburu honetan, larunbatean Berriozarren eta igandean Ezkabarten jokatutako azken saioekin. Berriozarren 560 kiloko gizonezkoetan Ibarra izan zen irabazlea eta 500 kiloko emakumezkoetan Badaiotzek jantzi zuen txapela. Eta Ezkabarten, arestian aipatu bezala Beti Gazte lesakarrak nagusitu ziren.
Orain, Irlandan jokatu beharreko mundiala ate joka dago, izan ere Irlandako Donegal konterriko Lettekenny hirian jokatuko den Munduko txapelketa berehala hastekoa da, otsailaren 20tik 23ra lehiatuko delarik. Ostegunean eta ostiralean klub artekoan lehiatuko dira eta larunbat eta igandean nazioartekoan, hor Euskal Herriko selekzioak parte hartuko duelarik.
Abian da Nafarroako launakako sokatira txapelketa
Gizonezkoen eta emakumezkoen pisu astuneko lehen jardunaldian Beti Gazte nagusitu zen
Nafarroako launakako sokatira txapelketa larunbatean hasiko da
Lekunberriko lehen jardunaldian, emakumezkoak 255 kilotan eta gizonezkoak 320 kilotan lehiatuko dira
Amaitu da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa
Jokoan zeuden azken bi txapelak ere Beti Gazteko lesakarrek jantzi dituzte