ARRAUNA
Euskotren Ligak 8 lehiakide izango ditu
Euskotren Liga lau partaidetik zortzira pasako da. Aldaketa 2023. denboraldian egingo da eta Galiziako bi traineru izango dira bertan
TKEko klubek 2021.eko azken bilkura izan dute Bilbon, non urteko azken hiruhileko kudeaketa eta administrazioaren jarraipena azaldu duten. Horrez gain, TKEko bazkideek estropadetako araudiaren hainbat atal aztertu zituzten, baita Eusko Label eta Euskotren lehiaketen etorkizunari buruzkoak.
Horien artean esanguratsuena honakoa: azken urteotan partaidetza motz geratzen ari zela ikusita, Euskotren Ligako partaide kopurua handitzeko Zuzendaritzak egindako proposamena onartu berri dute Traineru Kluben Elkarteko –TKEk– partaideek.
Gaur egun, lau traineruk hartzen dute parte emakumezkoen lehiaketan, denak gipuzkoarrak, baina hartutako erabakiaren ondorioz, 2023. denboralditik aurrera, guztira zortzi lehiakide izango dira. Bazkideek onartutako aldaketa honekin, lehenengo hiru denboraldietan, lehiaketako bi parte-hartzaile Galiziako Ligakoak izango dira.
Denboraz proposatu den aldaketa da honakoa, 2023ko denboraldia goitik behera eraldatzen baitu, baina Elkarteko kideen arabera, emakumeen arraunarentzat aldaketa garrantzitsua izango da, dudarik gabe. Euskotren Liga bera handitu eta indartzeaz gain, Kantauri osoan emakumeen arrauna indartzeko ere balioko duena.
Euskotren Ligako parte-hartzaileek izen-ematerako unean kuota bat ordaintzea ere onartu dute. Halaber, 2022 eta 2023 denboraldietako emakumezkoen lehiaketaren Play Off formatua onartzeko eskatu dio urtarrileko Batzarrari.
Bestalde, TKEko bazkideek estropaden antolaketan soilik eragina izango duten aldaketak onartu dituzte. Azkenik, ALNren (Asociación Liga Noroeste) eta ACTren artean indarrean dagoen lankidetza-hitzarmenaren luzapena ere onartu da, 2022ko abenduaren 31ra arte.
Santurtzi eta Deustu, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko traineruen txapelketa lehiatu zen asteazkenean Lekeition, 18:00etatik aurrera
Urolaren 45. Igoera-Jaitsiera piraguismo proba lehiatu da Zumaian
Itxas-Gain kirol elkarteak antolatutako hitzordu honetan ehundik gora piraguistek parte hartu zuten igande goizean
ETE eta KAE ligetako jardunaldia jokatu zen asteburuan
Tolosaldea, Kaiku eta Busturialdea izan ziren irabazleak atzo Pasaian eta Elantxoben jokatu ziren traineru estropadetan