EUSKAL PILOTA

Eusko Label Binakako Txapelketako bi jardunaldi jokatu dira asteburuan

2022/01/03

Argazkiak: Ados Pilota

Ados emakume pilotarien klub profesionalak antolatuta, Eusko Label Binakako Txapelketari aurreko igandean eman zioten hasiera  Latasan (Nafarroa), bertan aurreneko jardunaldia lehiatu zelarik. 22 pilotarik eman dute izena eta finalak Azkoitian (Gipuzkoa) jokatuko dituzte, otsailaren 27an.

Lehen Mailan eta Promozio Mailan ari dira jokatzen, eta bi txapelketetako partidak jokatu ziren pasa den ostiralean, abenduaren 31n, Beran, 17:00etan hasita, lehiaketako bigarren jardunaldian. Promozio mailan, Peribañez eta Alduntzin, Santos eta Urrizaren aurka aritu ziren eta Lehen Mailan Iantzi eta Etxenike, Etxekolonea eta Mujikaren kontra.

Pilota jaialdiari hasiera emateko, Sunbillako Erreka klubeko eta Bortzirietako klubeko pilota eskolako nesken partidua egon zen, eta gero txapelketetako partidak jokatu ziren, emaitzak honakoak izan zirelarik:

Peribañez-Alduntzin 04  Santos-Urriza 22

Iantzi-Etxenike 21 Etxekolonea- Mujika 22

Promozio txapelketako norgehiagokan, Peribañez-Alduntzin eta Santos-Urriza bikoteen arteko lehia eman zen. Lehen partidua zuten bi bikoteek eta urduritasuna kantxan antzematen zen, batez ere Alduntzinen kasuan, zeinak ezin izan zuen bere mailarik onena eman eta ondorioz azkar hautsi zen partidua urdinen alde, azkenean 22-04ko markagailuarekin garaipen erosoa eskuratu zutelarik Santos eta Urrizak.

Maila nagusiko partidua berriz guztiz ezberdina izan zen, lehia gogorra eta berdindua izan zelarik. Markagailuan etengabeko berdinketak eman ziren partidan zehar, eta azken txanpara ere halaxe heldu ziren, 19na nahiz 21na berdinduta alegia. Azken tantoa baina Etxekolonea eta Mujikaren alde erori zen, hartara aurreneko garaipena eskuratu zutelarik.

Igandean jokatu zen Erratzun, Eusko Label Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia, Zelaia-Lopez vs. Iturzaeta-Azpeitia eta Iturriaga-Egaña vs, Etxekolonea-Mujika bikoen arteko partidekin, emaitzak honakoak izan zirelarik:

Zelaia-Lopez 22  Iturzaeta-Azpeitia 15

Iturriaga-Egaña 22  Etxekolonea-Mujika 17

Jaialdiko lehen partidan oreka mantendu zen partidu erdira arte baina hortik aurrera gorriak hobeto aritu ziren kantxa gainean, era jokoaren nagusitasuna eskuratuta Zelaiak aurrean tantoak amaitzeko aukera izan zuen. Hortaz, Zelaia eta Lopezek merezita eskuratu zuten lehen garaipena (22-15).

Bigarren partida partida aldiz, luzeagoa eta pilotakada ugarikoa izan zen. Etengabeko berdinketekin igaro zen ia partidu guztia baina amaiera aldera urdinek izandako pare bat akatsi esker markagailuan erabakiorra izan zen zulotxoa ireki zuten urdinek, hartara Etxekolonea eta Mujikak haien bigarren garaipena jarraian eskuratu zutelarik (22-17).