FUTBOLA

“Euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko jarrera aktiboa izango dugu”

by | 2020/09/12

Argazkiak: ehkirola.eus

“Euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde egingo dugu, gizarteak nahi  duelako eta aukera juridikoak eta politikoak daudelako

 

Irailaren 4an aurkeztu zuten hedabide ugariren aurrean Donostiako Aquariumen GARAI BERRIAK, Gipuzkoako Futbol Federazioaren hauteskundeetara aurkezteko hautagaitza, Manu Diaz (Bergara, 1965) abokatua buru dutela. Horren karira elkarrizketatu dugu.

Nola sortu zitzaizuen hautagaitza egiteko asmoa eta ze bide jorratu duzue?

Dakizuenez Gipuzkoako Futbol Federazioan ez da hauteskunderik izan azken 12 urtetan hautagaitza bakarra egon delako. Uste dugu hori ez dela oso egoera  normala demokrazian, are gehiago egun dagoen presidenteak 32 urte daramatzanean. Orain dela lau urte ere izan genuen burutazioa futbol munduan murgildutako  hainbatek, eta kontaktu dezente  izan genituen. Asmoa ez zen gauzatu ordea. Oraingoan bada urtebete lanean jarri ginela, eta lan horren emaitza da oraingo hautagaitza.

Lehengoan, Aquariumean aurkeztu zenituzten zuen  asmo nagusiak. Labur iezazkiguzu mesedez.

Bi lerro nagusi azpimarratuko nituzke. Batetik futbola osatzen duten estamentu guztiak (klubak, areto futbola, arbitroak, jokalariak eta entrenatzaileak) federazioa gertuagoko  senti dezaten bitarteko parte-hartzaile berriak jarriko ditugu. Eta gardentasun osoarekin kudeatuko dugu.

Eta bestetik?

Bestetik gizartearekiko konpromisoa handitu behar dugu. Federazioak ezin du izan bakarrik txapelketak  antolatzen dituen erakundea. Gipuzkoako gizartearen beharrei ere begiratu behar die. Zeregin handia du adibidez integrazio kontuetan, emakumezkoen futbolean… ho netarako zehazki oso talde indartsua dugu, eta esperientzia (ni neu 3 urtetan izan naiz emakumezko taldeen entrenatzailea). Kirol egokituan lagundu nahi dugu. Eskola kirolean ere busti nahi dugu, bat egiten dugu honetan aldundiak duen filosofiarekin. Eta nola ez euskararen erabilera sustatuko dugu eta euskal selekzioaren aldeko jarrera aktiboa izango dugu.

Zerk bereizten zaituzte egungo federazioarekin alderatuta?

Guk ez dugu inolako motxilarik, hipotekarik… Klubetan lan asko egindako pertsonak ditugu taldean, kudeaketarako eskarmentua eta perfil profesionala dutenak. Baina berriak gara, ez dugu motxilarik, Gipuzkoako lurralde guztiko ordezkaritza sendoa dugu, eta ziur gaude federazioa herrialdera hurbiltzeko gai izango garela.

Dakizunez gure elkartearen helburua euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzea da. Ze konpromiso hartzen duzue gai honetan?

Gai honetan ez dugu zalantzarik. Jarrera aktiboa izango dugu, Gipuzkoako gizarteak halaxe nahi duelako. Euskal selekzioa nahia oso barneratua dagoelako batetik, eta aukera juridikoak eta politikoak egon ere badaudelako bestetik, EAJ-k eta PSOEk Madriden sinatutako akordioak islatzen duen moduan.

Euskal Herria Kirolak, Euskal selekzioaren aldeko eta euskal kirol esparruaren aldeko konpromisoak zehaztu eta egoeraren hausnarketa burutu eta gero, Garai Berriak hautagaitzaren aldeko apustua egiten du.

 

FUTBOLA

Hurrengo partida: Osasuna – Eibar

Hurrengo partida: Osasuna – Eibar

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hurrengo partida otsailaren 7ko asteburuan jokatuko da. Oraindik data eta eguna zehaztu gabe daude

Neguko txapelduna: Alaves

Neguko txapelduna: Alaves

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren lehenengo hamar partidak jokatu direnean, hau da, lehen buelta amaituta, Alaves da sailkapenaren buruan