FUTBOLA
“Euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko jarrera aktiboa izango dugu”
Argazkiak: ehkirola.eus
“Euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde egingo dugu, gizarteak nahi duelako eta aukera juridikoak eta politikoak daudelako”
Irailaren 4an aurkeztu zuten hedabide ugariren aurrean Donostiako Aquariumen GARAI BERRIAK, Gipuzkoako Futbol Federazioaren hauteskundeetara aurkezteko hautagaitza, Manu Diaz (Bergara, 1965) abokatua buru dutela. Horren karira elkarrizketatu dugu.
Nola sortu zitzaizuen hautagaitza egiteko asmoa eta ze bide jorratu duzue?
Dakizuenez Gipuzkoako Futbol Federazioan ez da hauteskunderik izan azken 12 urtetan hautagaitza bakarra egon delako. Uste dugu hori ez dela oso egoera normala demokrazian, are gehiago egun dagoen presidenteak 32 urte daramatzanean. Orain dela lau urte ere izan genuen burutazioa futbol munduan murgildutako hainbatek, eta kontaktu dezente izan genituen. Asmoa ez zen gauzatu ordea. Oraingoan bada urtebete lanean jarri ginela, eta lan horren emaitza da oraingo hautagaitza.
Lehengoan, Aquariumean aurkeztu zenituzten zuen asmo nagusiak. Labur iezazkiguzu mesedez.
Bi lerro nagusi azpimarratuko nituzke. Batetik futbola osatzen duten estamentu guztiak (klubak, areto futbola, arbitroak, jokalariak eta entrenatzaileak) federazioa gertuagoko senti dezaten bitarteko parte-hartzaile berriak jarriko ditugu. Eta gardentasun osoarekin kudeatuko dugu.
Eta bestetik?
Bestetik gizartearekiko konpromisoa handitu behar dugu. Federazioak ezin du izan bakarrik txapelketak antolatzen dituen erakundea. Gipuzkoako gizartearen beharrei ere begiratu behar die. Zeregin handia du adibidez integrazio kontuetan, emakumezkoen futbolean… ho netarako zehazki oso talde indartsua dugu, eta esperientzia (ni neu 3 urtetan izan naiz emakumezko taldeen entrenatzailea). Kirol egokituan lagundu nahi dugu. Eskola kirolean ere busti nahi dugu, bat egiten dugu honetan aldundiak duen filosofiarekin. Eta nola ez euskararen erabilera sustatuko dugu eta euskal selekzioaren aldeko jarrera aktiboa izango dugu.
Zerk bereizten zaituzte egungo federazioarekin alderatuta?
Guk ez dugu inolako motxilarik, hipotekarik… Klubetan lan asko egindako pertsonak ditugu taldean, kudeaketarako eskarmentua eta perfil profesionala dutenak. Baina berriak gara, ez dugu motxilarik, Gipuzkoako lurralde guztiko ordezkaritza sendoa dugu, eta ziur gaude federazioa herrialdera hurbiltzeko gai izango garela.
Dakizunez gure elkartearen helburua euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzea da. Ze konpromiso hartzen duzue gai honetan?
Gai honetan ez dugu zalantzarik. Jarrera aktiboa izango dugu, Gipuzkoako gizarteak halaxe nahi duelako. Euskal selekzioa nahia oso barneratua dagoelako batetik, eta aukera juridikoak eta politikoak egon ere badaudelako bestetik, EAJ-k eta PSOEk Madriden sinatutako akordioak islatzen duen moduan.
Euskal Herria Kirolak, Euskal selekzioaren aldeko eta euskal kirol esparruaren aldeko konpromisoak zehaztu eta egoeraren hausnarketa burutu eta gero, Garai Berriak hautagaitzaren aldeko apustua egiten du.
FUTBOLA
XIV. Euskal Herria Kopa, abuztuaren 10etik aurrera
Abuztu osoan zehar jokatuko da. Finalak, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean
VIII. Euskal Herria Txapela. FINALA: Athletic 2–1 Osasuna
Athleticek irabazi du2024 edizioko VIII. Euskal Herria Txapela. Hirugarren Txapela du dagoeneko
EH Txapela / Euroeskualde Kopako finala: Athletic-Osasuna, abuztuaren 3an
Norgehiagoka 20:30etan hasiko da. Sarrerak ehkirola.eus webgune honetan daude salgai