EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna nahi dugu!
Naziometroaren emaitzak argi dio: Euskal Selekzioaren ofizialtasuna nahi dugu euskal herritarrok
Naziometroa euskal burujabetzari buruzko barometroaren emaitzak eman berri dituzte Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldeak.
Zabaldutako txostenean honela laburbildu dituzte Euskal Selekzioaren inguruan jasotako erantzunak:
Euskal selekzioa
Euskadiko Futbol Federazioak nazioarteko txapelketetan jokatzeko asmoz, nazioarteko erakundeetan (FIFA eta UEFA) kide ofiziala izateko eskaera aurkeztu du eta ekainean jasoko du erantzuna. Horren ondorioz bigarren Naziometro honetan gaiaren inguruko hiru galdera sartu ditugu.
- Euskal herritarren iritziz, hiru administrazio eremuetako jokalariek osatutako Euskal Futbol Selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzeko aukera eduki beharko luke (“bai” %64). Kontra daudenak %21 osatzen dute.
- Gehienek ondo edo oso ondo ikusten dute (%54k) Euskal Selekzioa, besteak beste, Espainiako/Frantziako selekzioaren aurka lehiatzea nazioarteko lehiaketa ofizialetan. Ez dutenak egoki ikusten -gaizki edo oso gaizki- %17 dira. Tartean, ez ondo ez gaizki, %20 kokatzen da.
- Aldekotasun handiena jaso du jokalariek eurek erabaki ahal izateak zein selekziorekin jokatu, Euskal Selekzioarekin edo Espainiako/Frantziako Selekzioarekin. Alde agertu dira %72 eta kontra %15.
Ondorioz,
Euskal Selekzioa nazioartean lehiatzeko eskubidearen alde agertzen dira euskal herritarrak, baita Espainia edo Frantziaren kontra jokatu behar badu ere. Aldekotasuna are handiagoa da jokalarien erabakitzeko eskubideari dagokionean.
Andde Sainte-Marie: Euskal kirol selekzioen ofizialtasunaz
Andde Sainte-Mariek aztergai hartu ditu euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko trabak eta atekatik ateratzeko bidea
David Salinas-Armendariz: “Ofizialtasunaren ordua da”
ritzi artikulu honetan David Salinas-Armendarizek azpimarratzen du ofizialtasuna lortzeko gaur egun dugun aukera
Eta kirolean zer? PSEren erantzunak
PSE-EE: «Errespetatu eta babestu egiten ditugu nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko ekintzak abian jarri dituzten Euskadiko kirol-federazioak»