MENDIKO ESKIA
Euskal Selekzioaren deialdia Mendi Eskiko Kopako lehen probarako
Abian da Euskal Mendi Federazioaren Kopa Euskal Selekzioaren partehartzearekin
Kandantxu (Aragoi, Espainia) izango da asteburu honetan 2020ko Euskal Mendi Federazioaren Kopako banakakoaren lehen proba hartuko duen eski estazioa.
Kandantxun jokatuko den Causiat Extreme banakako lasterketarekin, hasiera emango zaio EMF-ren 2020ko mendi eskiko Kopari. Guztira, zazpi izango dira Kopa osatuko duten lasterketak. Euskal Txapelketak, ordea, hiru izango dira, Bandres Karolo (banakako proba), Alta Ruta Pyrene (taldekako proba) eta Andres Regil (proba bertikala).
Esan bezala, larunbatean, Causiat Extreme proban jokatuko da. Euskal Selekzioko kideak bertan izango dira, eta honako hau da Iñigo Lariz eta Igor Alzelai hautatzaileek Kandantxura eramango duten eskiatzaileen zerrenda:
Euskal Selekzioaren zerrenda
SENIOR MAILA
Nahia Quincoces Altuna (Mendexa, Bizkaia, 1983).
Iñigo Martinez de Albornoz (Donostia, 1996).
Igone Campos Odriozola (Zumarraga, Gipuzkoa, 1991).
Axier Alonso Korkostegi (Oñati, Gipuzkoa, 1988).
Aitor Ajuria (Otxandio, Bizkaia, 1998).
Gartzen Elejabarrieta (Abadiño, Bizkaia, 1996).
JUNIOR MAILA
Rafa Urbizu Granados (Donostia, 2000)
JUBENIL MAILA
Aitor Ugarte (Aramaio, Araba, 2001).
Hugo Gonzalez Gonzalez (Bilbo, 2003).
Sara Arregi Zubizarreta (Oñati, Gipuzkoa, 2003).
KADETE MAILA
Elur Zaldua Elortza (Donostia, 2004)
Haritz Arregi Zubizarreta (Oñati, Gipuzkoa, 2005)
EMF-ren Mendi Eskiko Kopako Egutegia:
-Causiat Extreme, 01/02/2020. Banakako proba
-Bandres Karolo, 15/02/2020 Banakako proba. 16/02/2020 Proba bertikala
-Alta Ruta Pyrene, 01/03/2020. Taldekako proba
-Altitoy Ternua, 7-8/03/2020. Taldekako proba
-Andres Regil, 21/03/2020 Banakako proba. 22/03/2020 Proba bertikala
EMF-ren Mendi Eskiko Txapelketen egutegia:
-Bandres Karolo, 15/02/2020. Banakako proba
-Alta Ruta Pyrene, 01/03/2020. Taldekako proba
-Andres Regil, 22/03/2020. Proba bertikala
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Probaren bederatzigarren edizioan, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea
Leire Baraibar eta Iñigo Arantzamendik irabazi dute Kobaz Kobako proba nagusia
Artzei Bidean berriz, Amets Aranberri eta Ainara Urrutia nagusitu dira
Nahia Quincoces eta Iñigo Martinez de Albornoz, Causiat Extreme probako irabazleak
Euskal Selekzioak maila bikaina eman zuen Candanchuko hitzorduan