ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA

Euskal Selekzioak ezin izan du Argentinarekin

by | 2021/11/27

Euskal Selekzioak Leioan jokatu zuen ostegunean Finlandiaren aurka Basque Country International Women’s Cup txapelketako lehen jardunaldia, azkenean gol bateko aldearekin galdu zuelarik (27-26). Dena den euskal jokalariek partida bikaina jokatu zuten Sakonetan eta garaipenetik gertu ere egon ziren, hamar minuturen faltan bi goleko errenta izan baitzuten.

Ostiral honetan berriz, jokatu da txapelketako bigarren jardunaldia Berangon, non Euskal Herria Argentinaren aurka aritu den, arratsaldeko 20:00etan hasita. Aurretik, Luxenburgo eta Finlandiaren arteko lehia egon da (17.45).

Eta honakoan ere, Euskal Selekzioak Hegoamerikako bigarren talderik indartsuenaren aurka galdu egin du norgehiagoka, nahiz eta itxura duina eman. Argentinak maila handiagoa duela erakutsi zuen eta 21-35 eroso nagusitu zen.

Euskal jokalariek  baloi gehiegi galdu dituzte eta haien arteko koordinazio falta ere pairatu zuten jokaldi askotan, elkarrekin behar beste entrenatu ez izanaren islada argia. Hasi orduko, 2-5 aurreratu ziren argentinarrak, azkenean lehenengo laurdena 6-9 amaitu zelarik.

Baina bigarren laurdenean Argentinak nagusitasun haundiagoa erakutsi zuen eta defentsan ondo aritu ziren, hamar minuturen ostean euskal jokalariek bi gol soilik sartzeko aukera izan zutelarik (8-16). Laurdenaren azken txanpan gauzak pixkat hobetu ziren baina hala ere argentinarrak alde nabarmenarekin joan ziren atsedenaldira (9-18).

Bigarren zatian, erritmoa asko moteldu zen, izan ere, norgehiagoka dagoeneko erabakita zegoen eta Argentinako hautatzaileak minutuak jokalari guztiei eman zizkien.  Gauzak horrela, neurketa parekatuagoa joan zen eta Euskal Selekzioak uneren batean goletaraino murriztu zuen argentinarren abantaila, baina berehala ireki zen berriro zuloa markagailuan, azkenean 21-35 nagusitu zelarik Argentinako Selekzioa.

Euskal Selekzioak eta Argentinak jokatu aurretik Finlandiak eta Luxenburgok jokatu zuten elkarren aurka, Finlandia erabat nagusitu zelarik jardunaldiko aurreneko neurketa honetan (18-30). Luxenburgok oso astiro jokatu zuen neurketa guztian eta atsedenaldirako jadanik erabakita zegoen lehia (5-18), handik aurrera ere abantaila ederki kudeatu zutelarik finlandiarrek.

Txapelketaren egutegia

Leioa – Sakoneta Kiroldegia Azaroak 25 Osteguna

17.45 Luxemburgo – Brasil

20.00 Finlandia – Euskal Herria

Berango – Berangoko Kiroldegia Azaroak 26 Ostirala

17.45 Luxemburgo – Finlandia

20.00 Euskal Herria  – Argentina

Eibar – Azaroak 27 Larunbata

15.30 Euskal Herria – Brasil

17.30 Argentina – Finlandia

SARRERAK lortzeko:

Leioa: https://vivetix.com/entradas-basque-country-international-womens-cup?s=link#/

Berango: Gonbidapenak

Eibar: http://www.eibareskubaloia.eus/tienda/

STREAMING bidez ikusi ahalko dira hainbat partida:

Finlandia vs Euskal Herria: https://youtu.be/n-CfZq-isKI

Luxemburgo vs Brasil: https://youtu.be/nUauTY7xB0g

Berangoko Partiduak: https://youtu.be/2e79liFuBIo

Euskal Herria – Brasil (Eibar): ETB1

ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA

Internazionala, Oiartzunen

Internazionala, Oiartzunen

Uztailak 3 eta 4ean Euskal Pilota Selekzioa Valentziar Selekzioaren aurka arituko da Oiartzunen