WATERPOLO

Euskal Selekzioak brontzea lortu du EU NATIONS 2022 txapelketan

by | 2022/06/16

Argazkiakwww.eif-fvn.org

Euskal Selekzioak brontzezko domina lortu du EU NATIONS 2022 txapelketan

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak brontzea eskuratu du Brnon-en (Txekiar Errepublika) jokatutako EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan.

Neskek bi garaipen lortu zituzten B multzoaren fasean, Gales eta etxeko selekzioaren aurka, eta galdu egin zuten Ingalaterra Red taldearen aurka. Larunbatean jokatutako finalaurrekoan, Euskal Selekzioak Hungariaren aurka galdu zuen, selekzio irabazlea. Azkenik, gure neskek 11-10eko emaitzarekin irabazi zioten Ingalaterra White taldeari, eta hirugarren postura lortu zuten.

Emakumezkoen EU Nations 2022 txapelketak kontinente osoko 8 selekzio bildu ditu 3 egunez Za Lužánkami igerilekuan: Gales, Austria, Ingalaterra Red, Hungaria, Txekiar Errepublika, Ingalaterra White, Irlanda eta Euskal Selekzioa bera.

Imanol Maiza eta Gorka Sánchez hautatzaileek, txapelketaren amaieran, oso positiboki baloratzen zuten neskek egindako lana, partida guztietan borrokatu baitute eta jarrera bikaina izan baitute.

Gizonezkoen Euskal Selekzioak bi aste barru hartuko du parte txapelketa honetan.

Naia Duran, Euskal Selekzioko kapitaina, hirugarren postuko kopa jasotzen Txekiar Igeriketa Federazioko Presidentearen eskutik.
 

Igeriketa